1959ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

1959ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa lurralde horretan egindako bigarren edizio ofiziala izan zen, Euskaltzaindiak antolatutakoa, Frankismoaren sasoian bete-betean. Sustatzaile nagusia Alfontso Irigoien ibili zen eta irailaren 6an finala egin zuten arrakasta itzelarekin, aurreko urtean gertatu legez, Bilboko Arenalean eta publiko ugarirekin lagun.

Garailea Balendin Enbeita izan zen berriro ere, "Urretxindorra" famatuaren semea izan zena.

Finala

Postua Bertsolaria
1. Balendin Enbeita
2. Jon Azpillaga
Jose Alberdi "Txo"
Juan Ormaetxe "Taket"
Basilio Pujana
Deunoro Sardui

Ikus, gainera

  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Bibliografia

  • "Bertan Bilbo. Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. mendeko historia". Aitor eta Pedro Zuberogoitia. Bilboko Udala. 2008.

Kanpo estekak

  • 1959ko Bizkaiko Txapelketa Bertsozale Elkartearen webgunean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12252475
  • Wd Datuak: Q12252475


Bizkaiko Bertsolari Txapelketak

1958 • 1959 • 19601961196219641966198719901992199419961998200020022004200620082010201220142016201820212023