2001eko Adiskidetasunezko Txinatar-Errusiar Ituna

Vladimir Putin eta Jiang Zemin akordioa sinatzen.

2001eko Adiskidetasunezko Txinatar-Errusiar Ituna edo bere izen osoz Txinako Herri Errepublika eta Errusiar Federazioaren arteko Aldameneko On eta Lagunarteko Kooperazio Ituna (errusieraz: Договор о Добрососедстве Дружбе и Сотрудничестве Между Российской Федерацией и Китайской Народной Республикой, txinera traidizionalez: 中俄睦鄰友好合作條約, txinera sinplifikatuz: 中俄睦邻友好合作条约) Errusiak eta Txinako 2001eko uztailaren 16an sinatutako ituna izan zen. Bertan Vladimir Putin eta Jiang Zeminek 20 urteko itzun estrategikoa proposatzen zuten, bi potentziak indartzeko asmoz.

 Txina

  • Txinaren aldetik, Askapenerako Herri Armada (Txinako gudarostea) indartu eta gaurkotzeko asmoa dago. Horretarako Errusiar militarren laguntza eta teknologia eskatzen du Itunak.
  • Petrolio eta bestelako erregaien hornidura ziurtatu nahi du eta horretarako Trans-Siberiar petrolio hodiaren eraikuntza proposatzen da.
  • Aldi berean Errusiari Taiwanen aurka laguntzeko eskatzen dio.

 Errusia

Errusiak kapital iturriak bilatu nahi ditu akordioarekin, Sobietar Batasunaren erorrerarekin sorturiko espekulazioari aurre egiteko. Txinako kapitalak indar berezia hartzen du:

  • Errusiar langile kualifikatuei lanpostu kualifikatuak emanez.
  • Teknologia militarraren salmenta baimenduz.
  • Petrolio eta gas natural erreserbak salduz.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2152104
  • Wd Datuak: Q2152104