Abbadtarren dinastia

Ez nahasi abbastarren dinastiarekin.

Abbadtarren dinastia edo abbadien dinastia[1] (arabieraz: بنو عباد‎) Al-Andalusen, Kordobako Kalifa-herriaren gainbeheran (756–1031), sortutako dinastia musulmana izan zen. Garai haietan, kalifa-herria taifatan banatu zen, leinua ezberdinek gobernatzen zituenak: hammudtarrak, ziridarrak, jahwaridarrak, dhul-nunidarrak, amiridarrak, tojibidarrak eta hudidtarrak. Abbadtarrak leinu txikien artean indartsuenak izan ziren.[2] Bere agintaldiak 1023 eta 1091 artean iraun zuen Sevillako taifan. Hiru buruzagi izan zituzten:

  • Abu al-Qasim Muhammad ibn Abbad (1023–1042)
  • Abbad II.a al-Mutadid (1042–1069)
  • Al-Mutamid ibn Abbad (1069–1095)

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 182. arauaː Dinastien izenak. .
  2. Stearns, Peter N., ed. g. The Iberian Peninsula. in: The Encyclopedia of World History: Ancient, Medieval, and Modern Chronologically Arranged. (6. argitaraldia) Boston, MA: Houghton Mifflin Company, 218 or. ISBN 0-395-65237-5..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q305820
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 40181585
  • GND: 11913280X
  • LCCN: sh85000060
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q305820