Aihotz

Aihotza

Aihotza aizto handi bat da, ezpata baino laburragoa. Normaleran, ez da 60 cm-ra iristen eta aho bakarrekoa da. Belarra eta azukre kanabera mozteko, landareen inausketarako eta oihanean aurrera egin ahal izateko erabiltzen da.

Oro har, ahoa oso zorrotza da aiztoaren muturretik gertuen dagoen zatian. Punta armaren gainontzeko zati guztien gainetik dago eta aurrealdeak goitik beherako bihurgunea du.

Badago beste aihotz mota bat, aurrealdea zorrotza duena eta bi aldeetatik azken zatian zorrozten dena. Sastrakak eta belarra mozteko erabiltzen da bereziki.

Aihotzaren aldaerak

  • Fakoia: Argentinako Pampan jatorria duena.
  • Filipinak uharteetako boloa oso antzeko tresna da, baina haren orria asko zabaltzen da puntara heltzean, mozten duen zatian astunagoa egiteko. Armatzat erabili zen espainiarren aurkako Filipinar Iraultzan, eta, geroago, Filipinar-estatubatuar Gudan, gerrilen arma esanguratsua izan zen.
  • Goloka Indonesiakoa da. Orria laburragoa eta sendoagoa du. Askoz eraginkorragoa da zuhaitzak dauden tokian.
  • Kukri nepaldarra. Antzerako lanetarako erabiltzen den orri kurboa da.
  • Panga (swahiliera), orri zabalagodun aldaera bat da, Ekialdeko Afrikan erabiltzen dena.
  • Parang malasiarra, orri labur eta zabala duena, landaretza mozteko.
  • Txarapoa Venezuelako Andeetan erabiltzen da. Orri zabala eta kurboa du. Edozein lanetarako erabiltzen da.
  • Rula Venezuela eta, batez ere, Kolonbiako Andeetan erabiltzen da. Arinagoa eta malguagoa da.
  • Kuma El Salvadorrekoa. Laburra, zurruna eta nahiko kurboa da. Lorezaintzan erabiltzen da.
  • Guaparra mexikarra. Luzeagoa eta meharragoa da eta muturra erpin forman due. Apaingarri gisa erabiltzen da zaldi-zeletan.
  • Sable gorri ekuadortarra. Haren ezaugarririk aipagarriena orriaren amaieran zabalagoa izatea da. Lan tresnatzat erabiltzen da batik bat.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q230711
  • Commonscat Multimedia: Machetes / Q230711

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh85079311
  • AAT: 300024363
  • Wd Datuak: Q230711
  • Commonscat Multimedia: Machetes / Q230711
  • i
  • e
  • a
Nekazaritza eta lorezaintzako tresnak
Ingelesezko Wikipediarako estekak Euskal Wikipedian oraindino sartu barik dauzkagun lanabes batzuentzat
Eskuzko tresnak
Eskuzko edo autoindartutakoak
Autoindartutako tresnak
  • Eskokatzeko makina (en)
  • Hosto-haizatzaile? (en)
  • Lorategi-mahuka?
  • Motozerra
  • Ureztatze-ihinztagailu? (en)
  • Zuhaixka-mozle? (en)
Tresna motak
Basozaintzakoak
Ebaki eta arbastatzekoak
Eskuz erabiltzekoak
Garbitzekoak
Metala lantzekoak
Nekazaritza eta lorezaintzakoak
Neurtu eta lerrokatzekoak
Sukaldekoak
energia-iturridunak
Zura lantzekoak