Amaia Lopez de Munain
Amaia Lopez de Munain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Amaia López de Munain |
Jaiotza | Gasteiz, 1972ko uztailaren 17a (51 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | erreportaria |
munain.wordpress.com |
Zuriñe Amaia López de Munain (Gasteiz, 1972ko uztailaren 17a) arabar kazetaria da, erreportari lanetan aritua Afrikan zein Ekialde Hurbilean. [1] Komunikazio zenbait agentziatan lan egin du, baita nazioarteko komunikabide batzuentzat ere korrespontsal gisa Ipar Afrikako herrialdeetan eta Ekialde Hurbilean.[2]
Kazetaritza lana
Giza Eskubideetan espezializatuta dago eta artikuluak biktimen ikuspuntutik idatzi izan ditu, gai politikoak alde batera uzten saiatu dela.[3] Berarekin lan egin dutenen iritziz, López de Munainek engainamendu handiz lantzen ditu gaiak, direnak direla.
Erreportari lan nabarmena egin du Boli Kostako iraultzan, Libiako azken gerran eta Angolako Koi-Shan tribuen edo Libiako amazigh-en artean.[4]
2011n atxilotuta egon zen zenbait ordutan Israelgo ejerzitoari leporatzeagatik txarto tratatu zituela Gazako herritarrak.
Erreferentziak
- ↑ «Amaia López de Munain: "Estoy en deuda con las víctimas "» EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
- ↑ «Amaia López de Munain, una vitoriana en Aleppo (Siria)» iVoox (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
- ↑ «Conferencia de los reporteros de guerra Omar Havana y Amaia López de Munain sobre la grave situación de los refugiados libios» Sindicato de Periodistas de Andalucía 2011-06-14 (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
- ↑ «Situación de los refugiados libios» web.archive.org 2016-03-06 (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
Kanpo estekak
- Bidaiari motxila, kazetariaren blog pertsonala
- Datuak: Q5692845