Arete Zirenekoa

Arete Zirenekoa
Bizitza
JaiotzaZirene, K. a. V. mendea
HeriotzaZirene, K. a. IV. mendea (50/69 urte)
Familia
AitaAristipo
Seme-alabak
ikusi
  • Aristippus the Younger (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Aristipo
Ikaslea(k)
ikusi
  • Aristippus the Younger (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa
InfluentziakAristipo
MugimenduaZirenaikoak

Arete Zirenekoa (antzinako grezieraz: Ἀρήτη; fl. Ka. IV. - V. mendeak) Zirenaikako emakumezko filosofoa izan zen[1]. Libiako Zirenen jaioa, Aristipo Zirenekoaren alaba izan zen. Berarengandik ikasi zuen filosofia eta honek, aldi berean, Sokratesen ikasle izan zen. Aretek bere semeari irakatsi zion filosofia, Aristipo Gaztea; horregatik semeari amak irakatsia izengoitia jarri zioten (antzinako grezieraz: μητροδίδακτοςmetrodidaktos).

Uste denez Aretek bere aitaren filosofia eskolaren ardura hartu zuen honen heriotzaren ostean. Hainbat testu historikoetan berari buruzko erreferentziak agertzen dira, baina guztiak idatzi ziren bere heriotzaren ostean. Diogenes Laerzio, Estrabon, Gens Elia, Klemente Alexandriakoa, Teodoreto Zirokoa eta Aristoklesen lanetan zein Sudan aipatua agertzen da. Diogenesek idatzi zuen Areteren ikasleen artean Teodoro Ateoa eta Anniceris zeudela[2]. Ez dago idazkun historikorik Areteren irakasgaien inguruan, baina bere aitak sortu zuen eskolaren ideien inguruan dokumentazioa badago.

Gizakien bizitzan plazerrak eta minak duten paperaren inguruko ikuspuntu sistematikoa garatu zuen lehen filosofoetako bat izan zen. Zirenaikoek uste zuten disziplinak, jakintzak eta ekintza bertutetsuek plazerra sortzen zutela. Emozio negatiboak, aldiz, izan haserrea edo beldurra, mina biderkatzen zuten. Sokratesen Protagorasen amaieran aipatzen da "bizitzaren salbamendua" plazer eta penei "neurriaren zientzia" aplikatzean datzala. Zireneko Eskolak, beraz, hedonismoaren lehen gerturapen bat eskaini zuen, Europan Jeremy Benthamek berriro ere XVIII. eta XIX. mendetan hartuko zuen bidetik[3].

Erreferentziak

  1. Bailey., Ogilvie, Marilyn. (1986). Women in science : antiquity through the nineteenth century : a biographical dictionary with annotated bibliography. MIT Press ISBN 026215031X. PMC 47008020..
  2. J., Barnes, Nathan. Reading 1 Corinthians with philosophically educated women. ISBN 9781620325728. PMC 879350687..
  3. Brett,, King, D.. A history of psychology : ideas and context. (Fifth edition. argitaraldia) ISBN 9781317350606. PMC 913829095..
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q262225
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 24990110
  • GND: 102381240
  • Wd Datuak: Q262225