Błędóweko basamortua
Błędóweko basamortua | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | basamortu eta naturagune babestua |
Azalera | 32 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 50°20′23″N 19°30′46″E / 50.3397903°N 19.5127533°E / 50.3397903; 19.5127533 |
Estatu burujabe | Polonia |
Voivoderria | Polonia Txikiko voivoderria |
Powiat | Olkusz barrutia |
Poloniako landa-udalerria | Klucze udalerria |
Babestutako-eremua | Eagles' Nests Landscape Park (en) |
Błędóweko basamortua (polonieraz: Pustynia Błędowska), hondarrez beteriko basamortu hotz bat da, Silesia Behereko Błędów eta Polonia Txikiko Chechło eta Klucze herrien artean dagoena. Gune hau, nagusiki, Silesiako goi lurretan dago. Błędóweko basamortua erdialdeko Europako basamorturik handiena da. Basamortuak 10 kilometro baino gutxiagoko luzera eta 4 kilometroko zabalera du, eta azalera 32 km²-koa da.
Basamortuko paisaia baten itxura Erdi Arotik sortu da, meatzaritzaren ustekabeko efektu gisa (zink, zilar, ikatz), baina egitura geologiko espezifikoa garrantzi handikoa izan da -hondar geruzaren batez besteko lodiera 40 metro ingurukoa da (gehienez 70 metro), eta horrek baraua eta drainatze sakona oso erraz egin zituen.
Bigarren Mundu Gerran, alemaniar Afrika Korpsek bertan entrenatu zuen Afrikara joan baino lehen.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q117750
- Multimedia: Błędów Desert / Q117750