Bakili Muluzi

Bakili Muluzi

Irudi gehiago
Malawiko presidente

1994ko maiatzaren 21a - 2004ko maiatzaren 24a
← Hastings Banda - Bingu wa Mutharika →
Bizitza
JaiotzaMachinga District (en) Itzuli, 1943ko martxoaren 17a (81 urte)
Herrialdea Malawi
Familia
Ezkontidea(k)Annie Chidzira Muluzi (en) Itzuli  1999ko martxoaren 15a)
Patricia Shanil Muluzi (en) Itzuli  (1988 -
Seme-alabak
ikusi
  • Austin Muluzi (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBoston College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta enpresaburua
Jasotako sariak
ikusi
  • Order of the Lion Order of the Lion
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoaUnited Democratic Front (en) Itzuli

Elson Bakili Muluzi (Machinga, 1943ko martxoaren 17a) malawiar politikaria eta enpresa-gizona da. Malawiko Errepublikako presidentea izan zen 1994–2004 bitartean.

Bizitza

Yao etniako kidea da (etnia musulmana). Lehen eta bigarren mailako ikasketak Malawin egin zituen, eta ondoren Europara joan zen. Han Hezkuntza Teknikoa lizentziaduna egin zen, Danimarkako Thirsted Technical Collegen. Ondoren Britainia Handiko Huddersfieldeko unibertsitatean ikasi zuen. Europatik bere herrialdera itzuli zenean, Nasawako Unibertsitate teknikoko erretore izendatu zuten, eta 1973an Malawiko Biltzarreko Alderdiko diputatu hautatu zuten. Alderdi horixe zen baimena zuen alderdi bakarra, eta Hastings Banda lehendakaria zuen buru. Bandaren laguntzaile izan zen Muluzi; alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten, eta Gazteria eta Kirolak ministerioko ministro orde. Ondoren Hezkuntza, Garraioak eta Komunikabideetako ministro izan zen.

1982an Banda presidenteak dirua bereganatu zuelako salaketapean alderdiko idazkaritzatik kendu zuen. Politika utzi ondoren, nekazaritzan eta esportazioetan aritu zen. 1992an Fronte Demokratiko Batua alderdia sortu zuen Muluzik; alderdi hura izan zen alderdi aniztasunaren alde gogorren egin zuena. Bizi arteko presidentearen irudia deuseztatu ondoren, eta lehendakaritzarako hauteskundeak deitu ondoren, Muluzik eta bere alderdiak garaipena lortu zuen. Koalizio-gobernu bat hitzartu zuen beste alderdiekin eta sindikatuekin. Aginpidera iritsi orduko (1994) amnistia eman zien preso politiko guztiei, eta heriotza-zigorra zutenen zigorraldia aldatu zuen. 2004. urtera arte izan zen Malawiko lehendakari.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q317107
  • Commonscat Multimedia: Bakili Muluzi / Q317107

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 118868139
  • ISNI: 0000000114559583
  • GND: 1191384446
  • LCCN: no96025989
  • CiNii: DA15033193
  • SNAC: w69j0t6r
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 04303/eu_m_3487/m3487
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q317107
  • Commonscat Multimedia: Bakili Muluzi / Q317107