Beisbol Liga Nazionala

Beisbol partida bat

Beisbol Liga Nazionala (National League of Professional Baseball Clubs) Beisbol Liga Handiak osatzen dituzten bi ligen artean (bestea Amerikar Beisbol Liga da) antzinakoena da (1876ko otsailak 2an sortua). 1903ko denboralditik aurrera, bi ligetako denboraldi erregularreko txapeldunek elkarren aurka jokatu duten Munduko Sailak deritzonean (hau ez zen jokatu ez 1904an ezta 1994an ere).

Liga Nazionala 1876an zortzi taldek osatzen zuten, horietako sei, jada desagertua zegoen Elkarte Nazionaleko (National Association) kide izan zirelarik. Jatorrizko taldeetatik soilik bi mantentzen dira gaur egun: Chicago Cubs eta Atlanta Braves, garai hartan White Stockings eta Red Caps bezala ezagutzen zirenak.

93 urtez Liga talde bakar batean lehiatzen zen, 1969an sei taldeko bi dibisiotan banatuz (Ekialdekoa eta Mendebaldekoa, eta ondoren, dibisio bakoitzeko txapeldunek elkarren aurka jokatzen zuten Liga Nazionaleko Txapelketa Sailean Munduko Sailera joateko eskubidea lortzeagatik. 1994ko denboralditik aurrera Liga hirutan banatu zen (Ekialdekoa, Erdialdekoa eta Mendebaldekoa), komodin (wild card) baten gehikuntzarekin, bigarren postuan geratu direnen artean errekorrik hoberena duen taldea dena. Hala, Lau talde Dibisio Sailera pasatzen dira.

Liga Nazionala Zirkuitu Zaharra bezala ere ezagutzen da, Amerikar Liga baino 25 urte zaharragoa baita. Tradizionalagotzat hartzen den Liga bat da, izendatutako bateatzailearen araua sekula hartu ez zuena (Amerikar Ligak 1970eko hamarkadan bai egin zuena). Honek, manager edo entrenatzailearen papera Amerikar Ligarekin alderatuta garrantzitsuagoa dela eta home run eta erasoko jokaldi handi gutxiago dagoela esan nahi du, bateatzeko alineazioan pitcherraren presentziaren ondorioz, hau beti gertatzen ez den arren.

Taldeak

Liga Nazionaleko Ekialdeko Dibisioa

Liga Nazionaleko Erdialdeko Dibisioa

Liga Nazionaleko hiru dibisioen artean sei talde dituen bakarra da Erdialdekoa. Beste biek bosna talde dituzte.

Liga Nazionaleko Mendebaldeko Dibisioa

Ikus gainera


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q858082
  • Commonscat Multimedia: National League / Q858082

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 144215810
  • LCCN: n50063073
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q858082
  • Commonscat Multimedia: National League / Q858082
  • i
  • e
  • a
American League
Ekialdea
Erdialdea
Mendebaldea
National League
Ekialdea
Erdialdea
Mendebaldea
Txapelketak
Bestelakoak