Delos

Delos1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Deloseko hondakinak.
37°23′36″N 25°16′16″E / 37.393333°N 25.271111°E / 37.393333; 25.271111

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iii, iv, vi
Erreferentzia 530
Kokalekua  Grezia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1990 (XIV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Delos Greziako uhartea da, Zikladeetako txikiena. 3,4 km2 eta 14 biztanle (2001).

Historia

Erlijio-gune garrantzitsua izan zen K.a. XIV. mendetik aurrera, joniarrak Atikan sartu zirenetik, batez ere. Delos uharteak lehen mailako lekua hartu zuen Greziako historian. Atenasen mendean egon zen K.a. VI. mendetik aurrera, Delos merkataritza-gune handia izan zen, eta mediarrekiko gerren ondotik (K.a. 477) bertan egokitu zen lehen itsas konfederazioa.

K.a. 454. urtean, ordea, pribilegio guztiak kendu zizkioten. K.a. 315. urtean burujabetza lortu zuen, eta K.a. 166. urtean erromatarrek Atenasen mende ezarri zuten berriro ere. Urte oparoen ondoren, Delos itsas jendearen esku egon zen, eta bizantziarrek, eslaviarrek eta arabiarrek inbaditu ondoren (VI-VII. m.), galdu zen betiko.

Delos uhartean hiltzeko debekua ezarri zen K.a. V. mendetik aurrera. Uhartea antzinako greziarrentzat inguru sakratua zen eta garbia mantentzeko neurri desberdinak hartu zuten, horrela jainkoei otoitz egiteko leku segurua izaten jarraituko lukeela. Antza, neurria, K.a. V. mendean hartu zen. K.a. VI. mendean Pisistrato, Atenasko tirano ospetsua izan zen tenplu inguruko hilobi guztiak kentzeko agindua eman zuena. V. mendean Delfosko orakuluak uharte osotik gorputz guztiak kentzeko agindua eman zuen eta hiltzeko edo jaiotzeko debekuak ezarri zituen.

XIX. mende bukaeran (1873) hasi ziren indusketei esker, Antzinako Greziako arkeologia-gune garrantzitsuenetakoa azaleratu zen Delosen (Apoloren tenplua, agorak edo plazak, Aintzira Sakratuaren inguruko monumentuak, Kynthos mendiko santutegiak, antzokia eta heleniarren garaiko auzoa).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q173148
  • Commonscat Multimedia: Delos / Q173148

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 242963759
  • BNF: 11933458m (data)
  • GND: 4011388-7
  • LCCN: sh85036597
  • NKC: ge572116
  • SUDOC: 027251209
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 531131
  • TGN: 7011273
  • Atlas Digital del Imperio Romano: 22686
  • Ondare historikoa
  • Gizateriaren ondare: 530
  • Wd Datuak: Q173148
  • Commonscat Multimedia: Delos / Q173148


Grezia Gizateriaren Ondarea Grezian Grezia

Atenasko Akropolia • Vergina • Korfu • Delos • DelfosEpidauroMizenas eta TirintoMistraOlinpia • San Juan Teologoaren monasterioa eta Apokalipsiaren leizea • Dfniko monasterioa • Hosios Loukas • Nea Moni • Meteora • Athos mendia • Tesalonikako paleokristau eta bizantziar monumentuak • Pitagoreion eta Samosko Heraion • Rodasko hiri zaharra • Bassae