Diana (mitologia)

Diana (mitologia)
Antzinako Erromako erlijioa
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaDiana
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakArtemisa, Selene, Moon (en) Itzuli eta Devana (en) Itzuli
OgibideaEhiztaria eta arkularia
Familia
AitaJupiter
AmaLatona (en) Itzuli
Seme-alabakKupido
Anai-arrebakApollo (en) Itzuli

Erromatar mitologian, Diana[1] (latinez djana ahoskatua) ehizaren jainkosa zen, naturaren babeslea. Greziar mitologian, haren baliokidea Artemisa da.

Hasieran, ehizaren jainkosa izan zen, lurralde eta animalia basatiekin erlazionatua. Geroago, Selene ordezkatu zuen, eta kastitateren ikur ere bilakatu zen. Poesian, haren indarra, liraintasun atletikoa, edertasuna eta ehizarako dohainak goraipatzen ziren.

Praktikan, hirutasun bat osatzen zuen Egeria uretako ninfarekin eta Virvio basoetako jainkoarekin.

Jupiterren eta Latonaren alaba zen, eta bere anaia Apolo baino lehen jaio zen. Bere ama erdi-minetan ikusi zuenean, haurgintzarako beldurrak hartu zuen, eta aitari eskatu zion birjinitateari eusteko baimena ematea, bere ahizpa Minervari bezala. Horregatik, Apoloren orakuluan, bi jainkosa horiei «birjina zuriak» izena eman zitzaien.

Jupiterrek arkua eta geziak eman zizkion, eta basoetako erregina bihurtu. Diana zorrotza eta ankerra zen. Begiko ez zituenei uztak suntsitzen zizkien, abereak sarraskitu, epidemiak sorrarazi eta seme-alabak hiltzen zizkien.

Diana abuztuaren 11n gurtzen zen. Erromatarrek jantzi grekoekin irudikatzen zuten, askotan aldamenean orein bat zuela. Ilargi-erdiko koroa ere izaten zuen, jainkosen adierazgarri nagusia.

Irudiak

  • Diane, Simon Vouet (1637).
    Diane, Simon Vouet (1637).
  • Diana ehiztaria, Jean Ranc (1715).
    Diana ehiztaria, Jean Ranc (1715).
  • Adelaida Frantziakoa Diana gisa, Nattier (1745).
    Adelaida Frantziakoa Diana gisa, Nattier (1745).
  • Diana eta Kupido, Pompeo Batoni (1761).
    Diana eta Kupido, Pompeo Batoni (1761).

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q132543
  • Commonscat Multimedia: Diana / Q132543

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 122737933
  • GND: 118678132
  • LCCN: no2014110163
  • NKC: xx0314407
  • SUDOC: 027500691
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q132543
  • Commonscat Multimedia: Diana / Q132543
  • i
  • e
  • a
Jainko-jainkosak
ApoloBakoBona Dea • Diana • Dis PaterFaunoakHerkulesJano • Jeinu • Junon • Jupiter • Kastor eta PoluxKirinoKupidoLarakLiber • Marte • Merkurio • Minerva • Neptuno • Orko • Penate • Pluton • PriapoProserpina • Saturno • SilvanoSol • Venus • Vesta • Vulkano • Zeres
Jainko-jainkosa abstraktuak
Erroma • Fides • Fortuna • Garaipena • Konkordia • PietasSpesTellus
Kondairazko fundatzaileak
Testuak
Virgilio (Eneida) • Ovidio (Metamorfosiak, Zorionekoak) • PropertiusApuleio (Urrezko astoa)
Ohiturak
Antzinako Erromako erlijioa • Jaiak • interpretatio graeca • Gurtza inperiala • Tenpluak
Ikus, gainera
Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.