Eleberri filosofiko

Eleberri filosofikoa, edo orokorrago, fikzio filosofikoa narrazio mota bat da zeinean neurri handi batean eztabaida edo ausnarketa filosofikoak planteatzeatzen diren. Argumentoak, sarritan, ez du garrantzi handirik, ausnarketarako tresna bat izanik.

Gaiak

Mota askotakoak izan daitezke: bizitzaren helburua, artearen garrantzia gizakiaren bizimoduan, gizartearen papera eta garrantzia. Edo, besterik gabe, ikuspuntu filosofikotik gaurkotasuna handiko gaiak: hezkuntza, biolentzia, bakea, globalizazioa, pertsonen garapena... Esaterako, Jostein Gaarderren Sofiaren mundua liburuan argumentua aitzakia da filosofia eta filosofiaren historiari buruz aritzeko. William Goldingen Lord of the Flies eleberrian,[1] bestetik, gai desberdinak planteatzen dira, besteak beste, haurtzaroaren inozentzia galtzea eta ziblizizazio versus basakeria arteko dikotomia. Miguel Unamunoren eta Pío Barojaren liburu asko kategoria honetan sartuko genituzke.

Erreferentziak

  1. http://html.rincondelvago.com/el-senor-de-las-moscas_william-golding_19.html

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz): Hamar eleberri filosofikoenak.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2016518
  • Commonscat Multimedia: Philosophical novels / Q2016518

  • Wd Datuak: Q2016518
  • Commonscat Multimedia: Philosophical novels / Q2016518