Entzumen-sistema
Entzumen-sistema | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Xehetasunak | |
Honen parte | zentzumen sistema |
Konponenteak | organ of hearing (en) entzumen-kortexa belarria cochlear nerve (en) spiral ganglion (en) cochlear nucleus (en) olivary body (en) |
Terminologia anatomikoa |
Entzumen-sistema izaki bizidun batengan entzumenaren zentzua ahalbidetzen duten organoen multzoa da. Gure entzumen-sistemaren funtzioa, funtsean, airean soinu-uhinak hedatzearen ondorioz sortzen diren presio-aldaketak bulkada elektrikoetan (potentzial-aldaketak) eraldatzea da, eta entzumen-nerbioek gure garunari informazio hori transmititzen diote esanahiak esleitzeko.[1]
Entzumena organoei giroaren soinua hartzeko aukera ematen dien zentzua da. Soinua airean zehar zabaltzen diren hainbat anplitude eta maiztasunetako uhin mekanikoen multzoa da. Animaliek hainbat soinu-uhin hartzea ahalbidetzen duten egiturak garatu dituzte. Adibidez, ugaztunek belarriak dituzte buruan hiru konpartimenturekin, eta horiek bibrazioak transmititzen dituzte hurrenez hurren ile-zeluletara iritsi arte, bibrazioekiko sentikorrak baitira maiztasun jakin batean.
Honela bana dezakegu entzumen-sistema:
- Entzumen-sistema periferikoa
- Entzumen-sistema zentrala
- Belarri absolutua
- Kanpo-belarria
Entzumenaren prozesua
Entzumenaren prozesuak bi prozesu mota uztartzea dakar:
- Fisiologikoak: soinu oro hartzen da eta garunera bidaltzen da. Prozesuaren zati honetan parte hartzen duten organoek osatzen dute entzumen-sistema periferikoa.
- Psikologikoak: soinu horiek interpretatu, ezagutu eta esanahia ematen diete. Soinu-pertzepzio hori ahalbidetzen duten organoek entzumen-sistema zentrala deritzona osatzen dute.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q821413
- Multimedia: Auditory system / Q821413
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |