Estroboskopio

Estroboskopioa jiratzen edo mugitzen ari den gauzaki bat tarteka argitzen dituen tresna da, gauzaki horren mugimendua, biraketa-abiadura edo dardaren maiztasuna aztertzeko balio duena. Azkar mugitzen ari den makina bat edo makina baten atal bat, adibidez, poliki mugitzen ari delako edo gelditu egin delako itxuran ikus daiteke, argitze motz eta distiratsuak eginez, mugitzen ari den zatia beti leku berean argituz gero. Argazkigintzan oso erabilgarria da laster mugitzen ari diren gauzakien argazkiak egiteko.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q178873
  • Commonscat Multimedia: Stroboscopes / Q178873

  • Identifikadoreak
  • NDL: 00571780
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q178873
  • Commonscat Multimedia: Stroboscopes / Q178873