Etienne Salaberri

Etienne Salaberri
Bizitza
JaiotzaHeleta, 1903ko otsailaren 18a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaBaiona, 1981eko uztailaren 26a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, idazlea eta kazetaria
KidetzaEuskaltzaindia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 298

Etienne Joseph Salaberri, ezizenez So egilea (Heleta, Nafarroa Beherea, 1903ko otsailaren 18a - Baiona, 1981eko uztailaren 26a) euskal apaiz, idazle eta kazetaria izan zen.

Bizitza

Beloken, Baionan eta Okzitaniako Tolosan egin zituen ikasketak. Uztaritzeko apaizgaitegian filosofia irakasle izan zen 1931-1958 urteetan, eta Baionako Villa Pia-n 1958. urteaz geroztik. Bigarren Mundu Gerran borrokatu zen alemaniarren kontra, eta preso hartu zuten. Herria-ko erredakzio buru izan zen hasierako urteetan. Baionako ohorezko kalonge izendatu zuten 1959. urtean.[1]. Idazlanetan frantsesa eta euskara, biak erabili zituen bere obrak idazteko unean. Herria, Jakin, Basque Éclair eta Gure Herria aldizkarietan eman zituen argitara euskarazko lan aipagarrienak. Idazkera aberats, antolatu eta gozokoa, Europako herri txikien artean osatutako konfederazioa izan zen bere artikulugintzan agertu zuen ametsik handiena.[2]. Hizlari trebea, neurriaren dohaina zuen idazlea, maixu izan zen Etienne Salaberri Herria aldizkariko eta Iparraldeko belaunaldi gazteagoentzat.

Lanak

Saiakera

  • L´homme basque (1950),
  • Du régionalisme à l´internationalisme (1951),
  • La Pédagogie et le Commissaire (1955),
  • La fête dans l´âme Basque (1956)
  • Ene sinestea (1978, Egilea editore)
  • Beñat adiskidea, agur! (1981, Egilea editore)

Antologia

  • Etienne Salaberry (1903-2003) (2003, Egan)

Antzerkia

  • Iruñxeme. Iru ekitaldiko antzerkia (1936, López Mendizabal)
  • San Frantses Xavierekoa (1959),
  • Ohantzetik kanpo, Hiru pindarreko eraztuna.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. AINZIART, Pierre.- Etienne Salaberri (1903-1981). Arg. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Gasteiz, 2003. ISBN 84-457-1988-2. or. 5-16
  2. AZURMENDI, Joxe.-Etienne Salaberry (1903-2003) II- Arg. Egan, Donostia: 2003.ISBN 84-933155-1-6

Bibliografia

  • Azurmendi, Joxe: Etienne Salaberry. Bere pentsamenduaz (1903-2003). Egan, 2003
  • Sudupe, Pako: Etienne Salaberry: kazetaritza politikoa. - Egan, 2003-1/2, 97-155.

Kanpo estekak

  • Etienne Salaberri literaturaren zubitegian
  • Davant, Jean Louis, Etienne Salaberry (1903-1981), euskonews.com
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q11921116