Fabiana Zudaire

Fabiana Zudaire

Bizitza
JaiotzaIdiazabal, 1894ko urtarrilaren 20a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1970eko urriaren 4a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusika-irakaslea

Fabiana Zudaire Jauregi (Idiazabal, Gipuzkoa, 1894ko urtarrilaren 20a - Donostia, Gipuzkoa, 1970eko urriaren 4a) musikaria eta musika irakaslea izan zen.

Ibilbidea

Jose Galo Zudaire bere aitaren bitartez, txikitatik musikari lotutako bizitza izan zuen. Aita Idiazabalgo elizako organista eta solfeo eta piano, biolin edo txistu irakaslea ere izan zen.

Hainbat instrumentu jotzen zituen Fabiana Zudairek, baina biolina zen gehien gustatzen zitzaiona, eta gaztetatik pianoa irakatsi zien aitaren ikasleei[1].

Omenaldi modura, 2020ko irailean Idiazabalgo udalak musika entsegu lokalei Fabiana Zudaire izena emateko erabakia hartu zuen[2].

Erreferentziak

  1. «Herriari egindako ekarpena azaleratzeko jarritako izena» Goierriko Hitza 2020-11-04 (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  2. «Fabiana Zudaire musika entsegu lokalak ireki dira - Berriak» idiazabal (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q106870103
  • Wd Datuak: Q106870103