Falcons

Bartzelonako Falcons.

Falcons Kataluniako gimnastikaren giza-dorreak dira. Etimologikoki Belatz hegaztiaren izen katalanatik dator, "Falcó". Castell tradizionalekin antza handia dute baina falcons taldeak akrobatikoagoak dira. XX. mendearen hasieran sortu ziren eta, antza denez, hasiera batean, Sokol mugimenduarekin lotura handia izan zuten. Kirol mota hau Penedesen tradizional bihurtu da.

Historia

Falcons taldeak 1931an sortu zen Kataluniako Gazte Kristauen Federazioak bultzatuta agertu ziren, Sokol mugimendu txekiarran inspiratuta.[1] Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Federazioa desegin zuten baina talde batzuek aktibitatea berreskuratu zuten. 1942an Llorenç del Penedèseko taldea agertu zen, gaur egun gelditzen den zaharrena. 1959a Vilafranca del Penedèsen "colla" edo koadrila sortu zen. Hortik aurrera Falconsen garapena casteller munduarekin lotu zen, jatorri gimnastikoetatik urrunduz. XX. mendearen azken hiru hamarkadetan Katalunia osoan zabaldu ziren. Horrela, 2001an Bartzelonako taldea sortu zen.

Vilafranca del Penedèsko Falcons, 2007an.

Ezaugarriak

Kirol akrobatikoa da, halaber, baina castellen ezaugarri asko ditu. Hasteko, janzkera antzekoa erabiltzen dute: prakak eta alkandora zuriak, gerriko eta espartinak. Gralla izeneko musika-tresnekin laguntzen dira, bestetik. Sortzen dituzten dorreak estatikoak badira ere, helburua lortu arte oso dinamikoak dira, koreografiak garrantzi handia izanik.[2]

Koadrilak

Gaur egun Katalunian 12 falcons-koadrilak daude:[3]

  • Falcons de Llorenç del Penedès (1942)
  • Falcons de Vilafranca del Penedès (1959)
  • Falcons de Vilanova i la Geltrú (1972)
  • Falcons del País del Cava (1992)
  • Falcons de Piera (1997)
  • Falcons de Barcelona (2003)
  • Falcons de Castellcir (2004)
  • Falcons de Mall (2008)
  • Falcons del Riberal (2009)
  • Falcons de Vallbona d'Anoia (2010)
  • Falcons de Capellades (2012)

Erreferentziak

  1. .
  2. .
  3. http://www.festes.org/directori.php?id=380

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Falcons taldeen historia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3064739
  • Commonscat Multimedia: Falcons (human pyramids) / Q3064739

  • Wd Datuak: Q3064739
  • Commonscat Multimedia: Falcons (human pyramids) / Q3064739