Formatu ireki

Formatu ireki bat normalean estandar irekien erakunde batek argitaratzen duen datu digitalak gordetzeko zehaztapen bat da, erabiltzeko murrizketa legalik ez duena[1]. Formatu ireki batek software jabedun eta libreetan erabiltzeko aukera eman behar du, bakoitzaren lizentziak erabiliz. Formatu jabedunak, ordea, erakunde pribatuek definitu eta kudeatzen dituzte. Formatu irekiak estandar irekien azpi-talde bat dira.

Formatu irekien helburu nagusia gordetako datuak epe luzera irakurri ahal izateko bermea da, baldintza legalak, teknologiaren eskuragarritasuna, edo beste baldintza batzuen menpe egon beharrik gabe. Beste helburu bat lehiakortasuna sustatzea da, formatu jabedun bat sortzen duenak guztiak hori erabiltzera derrigortu ez ditzan. Hori dela-eta, gobernu eta enpresa pribatu askok formatu irekien erabilera bultzatu nahi dute.

Software libreko programa informatikoek ahalegin berezia egiten dute formatu irekiko fitxategiak irekitzeko, lantzeko eta gordetzeko. Zenbait software jabedunek, ordea, bere formatu propioak garatu eta sustatu egiten dituzte eta, askotan, ez dira formatu irekiko fitxategiak zabaltzeko eta irakurtzeko gai izaten.

Definizio bat

The Linux Information Project taldekoek sortutako dokumentu baten arabera[2] formatu irekiko fitxategia batek honako ezaugarri bi hauek dauzka batera:

  1. fitxategia edonork goitik behera, osotasunean, irakurtzeko eta aztertzeko moduan argitaratua izan behar du, eta
  2. ez da copyright, patente, marka-erregistratua edo antzeko lege-trabarik egon behar edonork, dohainik, edozein beharretarako, fitxategia, bere osotasunean, erabiltzeko.

Formatu itxiko fitxategiek, beraz, lege-trabak edo zifratze-trabak dituztenak izaten dira. Formatu itxiko fitxategiak askotan zifratuta argitaratzen dira eta fitxategia erabiltzeko, irakurtzeko edo aztertzeko dirua ordaindu behar bada, zuzen-zuzenean ordaindu edo zeharka, programa edo aplikazio bat erosiz, esaterako.

Estandar irekiekin gertatzen den[3] arazoa, estandar bat merkatuko subjektuetako baten jabetzakoa denean gertatzen da. Subjektu pribatu batek estandarraren garapena kontrolatzeko erabiltzen badu, edo lizentzia-politiken bidez manipulatzen saiatzen bada, aktore-talde jakin batzuk baztertzeko edo sartzeko, kasu horretan, estandarizazioa lehia eta elkarreragingarritasuna sustatzeko helburuetarako erabiltzen da.

Formatu irekien adibide batzuk

Irudiak

  • APNG — PNG animatuak gordetzeko erabiltzen den formatua (GIF animatuen antzekoak).
  • GBR - Bi dimentsioetako, 2D motako, irudi bektorial binarioetan erabiltzen den fitxategi formatua.
  • GIF — CompuServeren grafikoak elkarbanatzeko formatua (irekian argitaratzeko sortua, hirugarren batek bere garaian patentatua baina 2004 urtetik aurrera berriro liberatua, patentea iraungi eta gero).
  • JPEG 2000 — irudi formatu estandar oso zabaldua ISO/IEC erakundeak estandarizatua.
  • MNG — PNG irudietan oinarrituriko irudi dinamikoetan erabiltzen den formatua.
  • OpenEXR —
  • PNG — (ISO/IEC horrek estandarizaturiko irudi formatua).
  • SVG — irudi bektorialak (W3C horrek estandarizaturiko formatua).
  • WebP — Google enpresak garaturiko irudi formatu irekia.

Audioa

.ogg audioa fitxategi sinpleak gordetzeko eta partekatzeko formatu oso erabilia da.
  • ALAC — lossless audio codec, galera gutxiko konpresioa duen audio kodegailu-deskodegailu, hasieran Apple Inc. enpresaren formatu jabeduna zena, geroago liberatua.
  • FLAC — lossless audio codec, galera txikiko konpresioa duen audio kodegailu-deskodegailu.
  • DAISY Digital Talking Book — Liburu digital audiodunekin erabiltzen den formatu irekia.
  • Musepack — galera txitxiko konpresioa duen audio kodegailu-deskodegailu.
  • Ogg — Batzen ditu Vorbis, FLAC, Speex eta Opus (audio formatuak) & Theora (bideo formatua). Formatu horiek guztiak irekiak dira.
  • Opus Bideokonferentzia eta zuzeneko entzuketetan erabiltzen den galerako konpresioa duen audio kodegailu-deskodegailu IETF erakundeak sortua. VOIP motako bideokonferentzietan erabilia audioa konprimitzeko eta Interneten zuzenean entzuteko. Audioa besterik ez.
  • Speex — galera txikiko konpresioa duen audio kodegailu-deskodegailu, diskurtsoen fitxategiak gordetzeko erabili izan dena.
  • Vorbis — audio fitxategi konprimituak gordetzeko formatua.
  • WavPack — "Hybrid" (lossless/lossy) audio codec; galera txikiko eta galera ez hain txikiko konpresioa duen audio kodegailu-deskodegailu.

Bideoa

Bideo labur bat ogv formatu irekian.
Blender erabiliz WebM formatuko bideoa: Caminandes - Gran Dillama - Blender Foundation-ek Commonsen egindako dohaintza.
  • Dirac — Bideoak konprimitzeko formatua. Galera txikiko eta galera ez hain txikiko konpresioa duen bideo kodegailu-deskodegailu.
  • Matroska (mkv) — multimedia edukiak gor ditzakeen fitxategi formatua (audio, bideo, irudiak, azpitituluak).
  • ogv - bideo formatu estandarra.
  • WebM — bideo eta audioa batera ditzakeen formatua.
  • Theora — bideo konprimituak gordetzeko formatua.

Hainbat

  • CMML
  • SMIL
  • VRML/X3D
  • XSPF

Testua

.odt formatu irekia oso erabilia da testu fitxategi sinpleak gordetzeko eta partekatzeko.
  • Testu fitxategi sinplea: .txt, .text.
  • HTMLHyperText Markup Language (HTML). Web orrialdeentzako formatu estandarra.
  • Unicode Transformation Format
  • DVI (TeX)
  • ePub liburu elektronikoak estandarizatzeko fitxategi formatua International Digital Publishing Forum (IDPF) erakundeak sustatua.
  • FictionBook Errusian liburu elektronikoak hedatzeko oso erabilia izan den formatua.
  • LaTeX
  • .docx (Microsoft enpresak sortutako formatuak erabat irekiak ote diren ebazteko eztabaida irekia segitzen du). Euskaratzaileek "XML formatu ireki-hertsia" adierazpena erabili izan dute.
  • OpenDocument
  • OpenXPS
  • PDF tipoko fitxategi batzuk formatu irekikoak dira, ez guztiak.
  • PostScript
  • XHTML — XHTML (Extensible HyperText Markup Language).
  • ZIM
  • RTF (testu formatu aberatsa).
  • TXT (apaingarri asko ez duten testuak gordetzeko erabili izan den formatua).
  • OASISen Open Document (bulegoko dokumentuentzat).
  • .odt (testu formatua)
  • .odp (aurkezpen digitalak)

Fitxategiak konprimitzeko edota gordetzeko formatuak

  • 7z
  • B1
  • bzip2
  • gzip
  • lzip
  • MAFF — ZIP fitxategietan oinarrituriko webgune orriak konprimitzeko formatua.
  • PAQ
  • SQX
  • tar
  • xz
  • ZIP — oinarriko bertsioak domeinu publikoan askatu ziren baina geroago bertsio ez hain libre batzuk ere agertu ziren.

Bestelakoak

  • CSS.
  • CSVcomma separated values, kalkulu orrietan eta datu base xinpleetan oso erabilia.
  • ODSOpenOffice Calc eta LibreOffice Calc kalkulu orrietan urte luzetan lehenetsi izan den kalkulu-orrien formatua, CSV baino informazio gehiago gordetzeko sortua.
  • DjVu — eskaneatutako irudi eta dokumentuekin erabiltzen den fitxategi formatu.
  • EAS3.
  • ELF — Executable and Linkable Format.
  • FreeOTFE — zifraturiko datuak gordetzeko erabiltzen den formatua.
  • GPX — GPs eXchange format — mapetan kokaguneak, bideak, etab. gordetzeko erabiltzen den formatua.
  • Hierarchical Data Format.
  • HTML/XHTML webguneetan oso erabilia (ISO/IEC 15445:2000).
  • iCalendar — egutegietan erabili izan den formatu.
  • IFC.
  • JSON JavaScript Object Notationen laburdura, datuen elkartrukerako formatu arina.
  • LTFS — Linear Tape File System.
  • NetCDF — data zientifikoak gordetzeko erabili izan den formatua.
  • NZB.
  • RSS XMLren familiako fitxategi formatu bat da, sarritan eguneratzen diren albisteen webgune eta blogentzako bereziki prestatua.
  • SDXF — the Structured Data eXchange Format.
  • SFV.
  • LUKS diskoak zifraturik gordetzeko sortu zen formatua, hasieran Linux sistema eragilerako sortua.
  • TrueCrypt.
  • vCard. Posta elektroniko mezuetan atxikita bidaltzeko bisita txartela egiteko formatu estandarra.
  • WebDAV.
  • XML — by W3C[4].
  • YAML.

Polemika fitxategi mota batzuekin

MicroSoft enpresak estandar irekitzat atera zituen fitxategi mota jakin batzuk: .docx, .xlsx, pptx... baina fitxategi mota horiek ez zuten komunitatearen onarpen osoa jaso. FSFE erakundeak, esate baterako, defendatu zuen fitxategi mota horiek ezin zirela estandar irekitzat jo[5]. Hala eta guztiz ere, esparru askotan fitxategi mota horiek irekitzat hartu izan dira.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «What is a free file format? -- definition by The Linux Information Project (LINFO)» www.linfo.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
  2. (Ingelesez) «What is a free file format? -- definition by The Linux Information Project (LINFO)» www.linfo.org (Noiz kontsultatua: 2018-10-15).
  3. (Gaztelaniaz) «Estándares Abiertos - Descripción - FSFE» FSFE - Free Software Foundation Europe (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  4. W3C XML
  5. (Gaztelaniaz) «MS-OOXML - Resumen - FSFE» FSFE - Free Software Foundation Europe (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • EAEko Eusko Jaurlaritzak zerrenda: "Onartutako dokumentu elektronikoen formatuak". (Zerrendan formatu irekia ez duten formatu bakar batzuk).[Betiko hautsitako esteka]
  • Librezale.eus: "FomatuIrekiak2018".
  • (Ingelesez) Jimmy Wales, Free Knowledge requires Free Software and Free File Formats 2004/10/21.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1056408
  • Commonscat Multimedia: Open file formats / Q1056408

  • Wd Datuak: Q1056408
  • Commonscat Multimedia: Open file formats / Q1056408