Garaño

Artikulu hau herriari buruzkoa da; hazitarako zaldia gaitzat duena beste hau da: «Paradako zaldi»
Garañoko gaztelua
Garaño gaztelua airetik.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaNafarroa Garaia
Koordenatuak42°51′19″N 1°49′10″W / 42.855289°N 1.819347°W / 42.855289; -1.819347
Map
Arkitektura
Ondarea

Garaño Nafarroa Garaiko herri hustu bat da, 1350 inguruan desagertua. Iruñeko merindadeko Ollaran udalerrian dauden Egillor eta Saldise kontzejuen artean zegoen.

Gaztelu mendiaren gainaldean zegoen.

Historia

Erdi Aroan bertako herrixka eta monasterioak Garaño izeneko haranean zeuden, orain Olloko haranean daudenak.[1] Bere kokapena zela eta, Iruñea defenditzeko eskualdea izan zen.[2]

Egun, Garaño Egillor-Beasoaingo elkarte kulturalaren izena da.[3] Hango inauterietan, Garañoren setioa gogoratzen da.

Gaztelua

600 metroko altuera duen Gaztelu mendiko haitz batean, Nafarroako Erresumako gaztelu nagusienetako bat zegoen. Jimeno Jurioren ustetan, baliteke islamdarrek aipatutako "Sajrat Qays" mitikoa izatea, beste teoria batek hurbileko Orarregin kokatzen du gaztelu hori.

Egun, hondakinak baino ez dira geratzen: kanpoaldeko harresiaren zati bat, barnealdeko ertzaren beste zatia eta omenaldi-dorrearena ere bai.

Erresumako gaztelu nagusienetako bat ez ezik zaharrenetariko bat ere bazen. Bere hondarren artean XI. mendeko txanpona aurkitu zuten. 1276an, Nabarreriako Gerra zela eta, gaztelua setiatu eta konkistatu zuten.

Ikuspegi panoramikoa, iparralderantz, Garaño gaztelutik. Ezkerretik eskuinera: Saldise, Ollo, Iltzarbe, Añotz, Atondo, Lete.
Ikuspegi panoramikoa, iparralderantz, Garaño gaztelutik. Ezkerretik eskuinera: Saldise, Ollo, Iltzarbe, Añotz, Atondo, Lete.
Garañoko gazteluaren inguruko aireko bideoa

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz)«Valdeollo», CTV.es.
  2. Jose Maria Jimeno Jurio: Despoblados en el Valle de Garaño (Val de Ollo, Navarra)[Betiko hautsitako esteka]
  3. Garaño

Bibliografia

Ikus gainera

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
  • (Gaztelaniaz) Garañonako gazteluari buruzko artikulua

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8342347
  • Commonscat Multimedia: Castle of Garaño (Navarre) / Q8342347

  • Wd Datuak: Q8342347
  • Commonscat Multimedia: Castle of Garaño (Navarre) / Q8342347
  • i
  • e
  • a
 Euskal Herriko gazteluen aurkibidea
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Lapurdi
Nafarroa Beherea
Nafarroa Garaia
Ablitasko gazteluaAixitako gazteluaAlesbesko gazteluaAmaiurko gazteluaAñorbeko gazteluaAratzuriko gazteluaArlekiko gazteluaArradako gazteluaArtaxoako ZerkoaAzagrako gazteluaAzkoiengo gazteluaBurgiko gazteluaCadreitako gazteluaCortesko gazteluaDeioko gazteluaEloko gazteluaErriberriko Errege JauregiaErriberriko Jauregi ZaharraEslabako gazteluaFaltzesko gazteluaFunesko gazteluaGalipentzuko gaztelua • Garañoko gaztelua • Gazteluberriko gazteluaGergako gazteluaGorraizko gazteluaGorritiko gazteluaKabregako gazteluaKaparrotsuko gazteluaIruñeko zitadela‎Izabako gazteluaLarragako gazteluaLegingo gazteluaMartzillako gazteluaMelidako gazteluaMilagroko gazteluaMirandako gazteluaMurelu Hautsiko gazteluaNafarroako errege-erreginen jauregiaOibarko gazteluaOrzorrotzeko gazteluaPeñako gazteluaPetillako gazteluaPunicastroko gazteluaRocaforteko gazteluaSan Kristobal gotorlekuaSantakarako gazteluaSantxikorrotaTafallako gazteluaTebasko gazteluaTudejen gazteluaTuterako gazteluaUntzeko gazteluaUxueko Andre Mariaren eliza-gotorlekuaXabierko gazteluaZalatanbor gazteluaZarrakazteluko gazteluaZilegietako dorrea
Zuberoa