Georgiar kaligrafia

Georgiar kaligrafia.

Georgiar kaligrafia (georgieraz: ქართული კალიგრაფია kartuli k'aligrapia) historikoki georgieraz idazteko kaligrafia edo idazkera artistikoa da. Georgian tradizio handia du, Erdi Arotik garatutakoa. Lurraldean erabili izan diren hiru alfabetoetan[1] aurkitu daiteke. Forma biribilak dira kaligrafia honen ezaugarri nagusia.[2]

Historia

Kristautasunak garrantzi handia izan du Georgiaren artea garatzeko prozesuan. Georgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoak eskuizkribu, erregistro eta testu asko utzi ditu. Tradizio hori ez da galdu eta urtero, apirilaren 14an, Georgieraren Eguna ospatzen da; egun horretan kaligrafia leihaketak antolatzen dira eta onenei Eskuizkribuen Georgiar Zentro Nazionalean sariak ematen zaizkie.

Georgiatik kanpo ere kaligrafia horren aztarnak aurki daitezke, esaterako Greziako Athos mendian dagoen Iviron monasterioan edo Israelgo Jerusalemen dagoen Gurutzearen monasterioan. Sarritan, arkitektura apaintzeko apaingarri gisa erabili izan da.

Iruditegia

Hona hemen kaligrafia georgiarraren adibide batzuk:

Kaligrafo ezagunak

VI. mendetik gaur egun arte ezagutzen dira kaligrafoak:

  • Martviri Sabatsmindeli, VI. mendekoa.
  • Ioane Iberiarra, X. mendekoa.
  • Ioane-Zosime, X. mendekoa.
  • Nikrai, XII-XIII. mendekoa.
  • Niaz Diasamidze, gaur egungoa.
  • Nina Sublatti, gaur egungoa.

Erreferentziak

  1. .
  2. .

Ikus, gainera

  • Khelrtva

Kanpo estekak

  • (Ingelesez): Georgiar kaligrafiari buruz.
  • Georgiar kaligrafiaren gaineko bideoa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q24175
  • Commonscat Multimedia: Georgian calligraphy / Q24175

  • Wd Datuak: Q24175
  • Commonscat Multimedia: Georgian calligraphy / Q24175