Geuzen

Geuzen jendearen ikurra

Geuzen (nederlanderaz: Geuzen, ˈɣøːzə(n) ahoskatua; frantsesez: Les Gueux; “eskaleak”) Hamazazpi Probintzietako aitoren seme talde bat izan zen, 1566an Inkisizioaren kontrako eskakizuna egin ziona Margarita Parmakoa espainiar gobernariari; bertan, katolikoek eta protestanteek Herbehereetako probintzien askatasuna errespetatzea eskatzen zuten. Hartan, espainiarren aldeko aholkulari batek “N'ayez pas peur Madame, ce ne sont que des gueux” (“Ez izan beldurrik Madame, eskaleak bertzerik ez dira”) esan omen zuen, erdeinuz. Matxinoek hitz berori bere egin eta handik aurrera independentziaren aldekoek Geuzen (“eskaleak”) esan zioten beren buruari.[1]

Armentièresko ikonoklasten istiluen ondoren (1566) bi taldeak banatu egin ziren. Gilen de la Marckek itsaslapurrak bildu zituen watergeuzen izenaren azpian. 1572an haiek egin zuten eraso handiak matxinada orokorra ekarri zuen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Martinez Rubio, Elena. Deabru gurea. Berria egunkaria, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-1-31).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q699636
  • Commonscat Multimedia: Geuzen (Eighty Years' War) / Q699636

  • Identifikadoreak
  • GND: 4157224-5
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q699636
  • Commonscat Multimedia: Geuzen (Eighty Years' War) / Q699636