Haragijale

Artikulu hau haragia jaten duten bizidunei buruzkoa da; ugaztun ordenaz diharduena beste hau da: «Karniboro»
Lehoi batek haragi kilo asko jan behar ditu.

Haragijalea edo karniboroa haragia janez elikatzen den izaki biziduna da.[1] Harrapakinak ehizatzen dituztenei harrapari deritze, eta hildako animaliak jaten dituztenei, berriz, sarraskijale. Zentzu orokorrean, gehienbat haragiaz elikatzen diren animaliak hartzen dira haragijaletzat. Haragia besterik jaten ez dutenak nahitaezko haragijaleak dira. Landare haragijaleek intsektuak eta bestelako artropodo batzuk atzematen dituzte. Onddoen artean ere badira haragijaleak.

Ezaugarriak

  • Haragijaleak, bere harrapakina ehizatzen dute eta ondoren jan, normalean, harrapakina baino handiagoak dira ehizariak, baina batzuetan taldean joaten dira ehizaren bila, adibidez, Lehoiak, Otsoak edo Iñurriak.
  • Sarraskijaleak, normalean animalia hilaren azalarekin elikatzen dira, denbora asko pasatzen dute animali hilaren bila, normalean, beraiek ez direlako gai beste animalia bat hiltzeko, adibidez, saia edo Hiena[2]

Sailkapena

Animali haragijale batzuk ez dute haragia bakarrik jaten, askotan beste animaliez gain, intsektu eta anfibioetaz ere elikatzen dira. Animali haragijaleek, jaten duten haragi mota desberdinak daude.[3]

Hartz Beltza
  • Hegazkorrak: Hegaztiak kontsumitzen dituzte
  • Hematofagoak: Odola kontsumitzen dute
  • Intsektujaleak: Intsektuak kontsumitzen dituzte
  • Psicivoroak: Arrainak kontsumitzen dituzte
  • Bizirik daudenak: Arrautzak kontsumitzen dituzte
  • Vermivore: Zizareak kontsumitzen dituzte

Animaliak beraien habitateko dieta desberdinetara ohitzen dira, guztiak ez dira guztiz haragijaleak, askok barazkiak, fruta edo beste elikagai batzuk jaten dituzte, adibidez, gizakiak edo txakurrak.

Animali haragijaleak

Animali haragijaleen adibide batzuk hauek dira:[4]

Landare haragijale

Landare haragilea

Landare haragijaleek intsektuak eta bestelako artropodo batzuk ere existitzen dira. Landare intsektujalea edo landare haragijalea, intsektuak edo bestelako ornogabe txikiak harrapatzeko moldaerak dituen landarea da, era horretan bere elikatze-beharren zati bat lortzen duena.[5]

Erreferentziak

  1. Haragijale. Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-3-21).
  2. Joxerra, Aihartza. (1986-10-01). «Harrapari sarraskijaleak» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  3. «Animales Carnívoros - Concepto, tipos y características» concepto.de (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  4. a b Portillo, Germán. (2021-04-20). «Animalia haragijaleak: ezaugarriak, garrantzia eta dieta» Renovables Verdes (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  5. Beñardo, Kortabarria Olabarria. (2000-11-05). «Landare haragijaleak» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q81875
  • Identifikadoreak
  • GND: 4163345-3
  • NKC: ph169369
  • AAT: 300310183
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q81875