Heard eta McDonald uharteak

Heard eta McDonald uharteak

Heard uharteko hegoaldearen satelitezko irudia.
Bertako izenaTerritory of Heard Island and McDonald Islands
Geografia
KokapenaIndiako Ozeanoa
Uharteak denera2
Azalera368 km2
Punturik garaienaMawson haitza
Politika
Herrialdea Australia
Gizartea
Biztanleria0

Heard eta McDonald uharteak[1] (ingelesez: Heard Island and McDonald Islands) jenderik gabeko uharte-multzoa dira. Indiako ozeanoan daude, eta Australiari dagozkio, 1947tik.

Heard uhartea menditsua da. Bertan dago Mawson peak, 2.745 metroko sumendia, Australiako mendirik garaiena. Haren ondoko McDonald uhartea txikia eta arrokatsua da. Bien artean 372 km²-ko azalera osatzen dute, eta geografikoki Kerguelen goi-ordokiari dagozkio. Lurraldeak Shag uhartea ere hartzen du baitan. Ez dute ez badiarik ez porturik. Klima hotza da, eta uharteen zati handi bat izotz eta elur azpian egoten da urte osoan zehar.

Uharte hauek australiar lurraldeak dira, eta Canberratik administratzen dituzte, Ingurumenaren, Kirolaren eta Lurraldeen Sailaren bitartez (Australian Department of the Environment, Sport, and Territories).

Historia

Peter Kemp marinel britainiarrak aurkitu zituen 1833an. Baina, 1854an, John Heard eta William McDonald kapitainek berriz aurkitu zituzten, eta izena eman.

Dena dela, ez zen inor uharteetan lehorreratu, 1855ean, itsas elefanteen ehiza zela eta, ehiztariak bertan bizitzen hasi ziren arte. Hala jarraitu zuten, 1880an itsas elefante gehienak desagertu ziren arte. Tarte horretan itsas elefanteetatik ateratako ehun mila upel olio ekoitzi zuten.

Fauna

Gaur egun, foka eta hegazti ugari bizi da bertan. Hori dela eta, 65.000 km²-ko itsas erreserba sortu dute bertan.

Inongo jarduera ekonomikorik izan ez arren, HM nazioarteko kodea esleitu zaie, eta Interneten .hm domeinua dute.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Heard eta McDonald uharteen web-orri ofiziala
  • (Ingelesez) / Australiako gobernuaren web-orria
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q131198
  • Commonscat Multimedia: Heard Island and McDonald Islands / Q131198

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 45144782950179677381
  • GND: 4451482-7
  • LCCN: n90679195
  • NKC: ge754649
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 2177227
  • Ondare historikoa
  • Gizateriaren ondare: 577rev
  • Wd Datuak: Q131198
  • Commonscat Multimedia: Heard Island and McDonald Islands / Q131198