Isipu-belarra (Hyssopus officinalis) Hyssopus generoko landare belarkara da, jatorriz Europa Hegoaldekoa, Ekialde Hurbilekoa eta Kaspiar itsaso ingurukoa. Sendabelarra da, ezen baititu ezaugarri antiseptiko, espektoratzaile eta eztul aurkakoak. Baratzetan landatu izan da, beldarrak, zorriak eta barraskiloak usatzen baititu. Erleak erakartzen ditu ere[1].
Ezaugarriak
Isipu-belarra kolore biziko landarea da, 30 eta 60 cm artekoa. Zurtoina zurkara da oinarrian, bertatik hainbat adaxka hazten direla. Hostoak lantzeolatuak dira, berde ilunak eta 2-2,5 cm luze.
Udan lore usaintsuak garatzen ditu, arrosak, urdinak edo, batzuetan, zuriak. Akenio txiki luzangak ematen ditu.
Erabilerak
Sukaldaritzan
Menda eta mikatzaren arteko zaporea dute loreek, batez ere entsalada, zopa eta arrauzkietan erabiltzekoak. Hostoak ere jangarriak dira, entsalada, ore eta gazta berriarekin. Ez da komeni batzuk eta besteak janari berean jartzea, hostoak nabarmenagoak baitira.
Sendabelarra
Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Eztularen aurka egiteko erabiltzen da eta ezaugarri espektorante eta antiseptikoak ere baditu.
Iruditegia
Infloreszentziak.
Tximeleta isipu-belarrean.
Hostoak.
Erreferentziak
↑Ekogunea (Kutxa fundazioa). (2014). Lore-landareak ere baratzetan. .