Japoniako Alpeak

Japoniako Alpeak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaKita-dake
Garaiera3.193 m
Motamendikate
EponimoaAlpeak
Geografia
Map
Koordenatuak36°N 137°E / 36°N 137°E / 36; 137
UTC orduaJapan Standard Time (en) Itzuli
KokapenaChūbu
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Niigata
Leku geografikoaHonshu

Japoniako Alpeak[1] (japonieraz: 日本アルプス, Nihon Arupusu?) Japoniako mendikate nagusiak dira, Honshu uhartea zeharkatzen dutenak. Izena William Gowland arkitektoak jarri zien XIX. mendeko bigarren erdialdean, eta Walter Weston misiolariak zabaldu zuen.

Japoniako Alpeen 3 mendikateak honako hauek dira: Hida mendiak (飛騨山脈) iparraldean, Kiso mendiak (木曽山脈) erdialdean eta Akaishi mendiak (赤石山脈) hegoaldean.

Badituzte 3.000 m baino altuagoak diren gainak, herrialdeko altuenak Fuji mendiaren ondoren. Altuenak Akaishi mendietako Kita-dake (3.193 m) eta Hida mendietako Hotaka-dake (3.190 m) dira. Naganoko prefekturan dagoen Ontake sumendia (3.067 m) erromesaldizko lekua da eta bitan izan ditu erupzioak berrikitan: 1979an eta 1980an.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q645773
  • Commonscat Multimedia: Japanese Alps / Q645773

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 259069882
  • GND: 4028499-2
  • NDL: 00644160
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q645773
  • Commonscat Multimedia: Japanese Alps / Q645773