Junes Xuburu

Junes Xuburu
Bizitza
JaiotzaUrdatx / Santa Grazi, 1936ko martxoaren 20a
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
HeriotzaAtharratze, 2020ko azaroaren 4a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jardueraktratularia eta abeslaria

Junes Xuburu, baita ere Junus Xübürü (Santa Grazi, 1936ko martxoaren 20a-Atharratze, 2020ko azaroaren 4a) Zuberoako kantaria.

Biografia

Santa Graziko Idiart etxean jaioa zen. Etxean bost seme-alaba ziren, Junes bigarrena. Handik Atharratzera bizitzera joan zen. Kantuan bere gisara ikasi zuen, "igande arratsean, ostatuan baitziren adineko gizonak, kantu zaharrak kantatzen zituzten. Eta ni her beha! Nik dantza ez nuen batere maite, baina kantuaren beha nintzen beti, xoko batean sarturik".[1] Hamabost urtekin Ligin hasi zen kantatzen. 1963an ezkondu zen. Lanbidez animalien tratularia izan zen.

Basabürü kantatzeko moldearen azkenetarikoa izan zen.

Diskografia

Disko askotan hartu du parte, beste abeslariekin batera, esaterako Jean Mixel Bedaxagarrekin.

  • Zuberoako kantariak, "Ostiraletan duzü" abestia, 1991n.

Bibliografia

  • Miel Anjel Elustondo: "Junes Xuburu, azken zuberotar kantaria", Erlea. 1700en aldizkaria, ISSN 1889-7576, 2.zk, 2010, 9-14 or.[2]
  • Miel Anjel Elustondo: Zozoen elea, 2012, Utriusque Vasconiae. [3]

Erreferentziak

  1. https://www.berria.eus/paperekoa/1918/038/001/2020-12-08/hasten-zenean-kantuan-isiltzen-zen-mundua.htm
  2. https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=3236792
  3. https://www.kulturaz.eus/albisteak/864

Kanpo estekak

  • Junes Xubururen hitzak Berrian, 2020/12/08.[Betiko hautsitako esteka]
  • Miel Anjel Elustondoren erreportaia Berrian, 2020/12/08.
  • Junes Zuburu Ahotsak proiektuan.
  • Junes Zuburu Mintzoak proiektuan.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q104029438
  • Wd Datuak: Q104029438