Kristoren Odola

Eukaristian, kalizako ardoa Kristoren Odol bihurtzen da transubstantziazioarekin.

Kristoren Odola, kristau teologian, deboziozko objektua da, eta bi kontzepturi aplikatzen ahal zaio: batetik, Jesusek gurutzean isuritako odola bera izan daiteke, eta hura ustez gorde izan duten erlikiak gorde izan dira tradizioan; eta, bestetik, eukaristian presente dagoen odol sakramentala. Kristautasunaren adar batzuek Kristok gurutzean isuri zuen odol bera dela uste dute.

Eliza Katolikoak " transubstantziazio" terminoa erabiltzen du ogiaren eta ardoaren aldaketa Kristoren gorputzean eta odolean deskribatzeko, egiazki gertatzen den fenomenoa dela dio ortodoxia katolikoak.

Ikonografia

Kristoren Odolaren agerpen ikonografikoak ugariak dira tradizio kristauan, esate baterako Bizitzaren Iturriaren sinboloa[1] eta Jesus haurrari lotutako odolaren sinbolismoak[2].

  • Kristoren odolaren erlikia, Santa Maria della Scallan, Sienan.
    Kristoren odolaren erlikia, Santa Maria della Scallan, Sienan.
  • Alessandro Alloriren margoa, Kristoren pasioaren sinboloak.
    Alessandro Alloriren margoa, Kristoren pasioaren sinboloak.
  • Bizitzaren Iturriaren margo bat, Mexiko, 19. mendea.
    Bizitzaren Iturriaren margo bat, Mexiko, 19. mendea.
  • Jesus haurtxoak eusten dion kardantxiloan, marka gorria isuriko duen odolaren sinboloa da.
    Jesus haurtxoak eusten dion kardantxiloan, marka gorria isuriko duen odolaren sinboloa da.

Erreferentziak

  1. Dictionary of the Middle Ages. ISBN 0-684-19073-7. PMC 8474388. (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).
  2. (Ingelesez) «The goldfinch: symbol of salvation yet thrice-cursed, ‘enjailed in pitiless wire’» That's How The Light Gets In 2013-10-19 (Noiz kontsultatua: 2020-08-28).