Lor-zaldi

Lor-zaldia lanean mendian

Lor-zaldia lan astunak egiteko erabiltzen den zaldi bat da. Bereziki zametatik tira egiteko. Lurra lantzeko tresnetatik tira egiteko, baita mota ezberdinetako gurdietatik tira egiteko. Zenbait kasutan lor-zaldiak hainbat makina industrial mugitzeko erabili dira, baita meategiko zaldiak bezala. Lor-zaldi arraza gehienak astunak izan arren, badaude baita ere zama arinagoekin lan egiten duten zaldi arraza arinak.

Lor zaldi arrazak

  • Ameriketako Cream Draft zaldia.
  • Ardennes zaldia.
  • Bretainiar zaldia.

Euskal Herrian

Euskal Herrian, bertako arrazen artean, Aurizko zaldia eta Euskal Herriko mendiko zaldia erabiliak izan dira lor-zaldiak bezala.

Herri kiroletan oso ezagunak dira lor-zaldiekin egiten diren zaldi probak.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Lor-zaldiak gobernatzeari buruzko liburua
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1513036
  • Commonscat Multimedia: Draft horses / Q1513036

  • Identifikadoreak
  • GND: 4163123-7
  • AAT: 300266004
  • Wd Datuak: Q1513036
  • Commonscat Multimedia: Draft horses / Q1513036

Erreferentziak

Begira ere

  • Meategiko zaldia.


Bretoi arrazako lor-zaldia lanean