Luistxo Fernandez

Luistxo Fernandez

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaEibar, 1966ko abenduaren 8a (57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, blogaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskaldunon Egunkaria
Codesyntax
Lan nabarmenak
ikusi
  • Sustatu (bloga)
    umap.eus
    Egunean Behin
KidetzaEibar.org
Euskal Wikilarien Kultura Elkartea

Inguma: luis-fernandez-ostolaza Literaturaren Zubitegia: 40

Luis "Luistxo" Fernandez Ostolaza (Eibar, Gipuzkoa, 1966ko abenduaren 8a - ) kazetari, informatikazale, idazle eta blogari gipuzkoarra da. Euskara Interneten sartzeko eta bertan eduki zabalak sortzeko aitzindari eta eragile nagusietako bat dugu Luistxo Fernandez.

Biografia

Eibarko Ignacio Zuloaga ikastetxean ikasi zuen eta gero kazetaritza Euskal Herriko Unibertsitatean.

Euskaldunon Egunkaria-ko kazetaria izan zen 1990.etik, egunkaria sortu zenetik.[1] 1996an Internet-i buruz arituko zen lehen atala sortu zuen egunkarian (Nabigatzen), eta modu esanguratsuan eragin zuen egunkarian Internet sakonago erabiltzeko (posta elektronikoa eta nabigazioa, garai hartan). Lehenago egunkariak ateratzen zuen igandeetako KZ gehigarrian hainbat artikulu idatzi zituen euskara mundu digitalean erabili ahal izateko, garai hartan sortu ziren lehen urratsen berri zabaltzeko, esaterako, 1995ean idatzitako Leihoak Zabalduz txosten luzean plazaratu berria ziren euskarazko lehen sistema eragileaz (Windows 95) eta Xuxen zuzentzaile ortografikoaz idatzi zuen.[2]

Ildo horretatik jarraituta Eibar.org elkartearen sortzaileetako bat izan zen, eta bertan dauka oraindik bere blog pertsonala. Aurki.com bilatzailearen, Sustatu Interneteko albistegiaren eta CodeSyntax enpresaren sortzaileetako bat ere izan zen. 2000. urteaz geroztik CodeSyntax enpresan bertan lan egiten du.[3] Zalantza barik, euskal internautarik emankorrenetarikoa eta aitzindaria da.

Eibar.org taldea 2013an.

Eragile paper bera izan du geroago ere Twitter eta euskarazko txioak zabaltzeko. Twitterreko euskarazko jarduna neurtzeko Umap zerbitzuaren sortzailetako bat izan zen Luistxo Fernandez 2010ean CodeSyntax-en barruan.[4]

Mugikorrerako Egunean Behin galdera-erantzun lehiaketaren sortzaileetako bat ere izan zen, honetan ere Codesyntax enpresaren barruan.[5][6]

Lanak

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 35 lan baino gehiago bildu dituzte.[7] Horien artean hauek:

Narrazioa

Saiakera

Elkarrizketa

Ingelesen hilerria

"Ingelesen hilerria" Luistxoren blog pertsonala da, hirueleduna hasieran (akaso bakarra ezaugarri honekin euskal blogosferan), euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz idatzita baitzegoen. Gaur egun, bakarrik lehen bi hizkuntzetaz eginda dago.

El mapamóvil

"El mapamóvil" da Fernandezen gaztelaniazko bloga gaur egun.

Sariak

Erreferentziak

  1. Fernandez, Luis. (1998-02-15). «IKASKETA PLAN BERRIAK ONARTU ZIRENEAN EHU-N EUSKARA EZ ZEN IA KONTUAN HARTU. Azkarate:«Hezkuntza Sailarekin kontsentsuatu behar da Plana»» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
  2. Fernandez, Luistxo. (1995-12-24). «Leihoak Zabalduz. Windows95 euskaratua, hizkuntza makinen bidez lantzeko tresna berriak... Informatikaren eta euskararen arteko muga esploratu gabeetan barrena abiatu gara - Wikiteka» eu.wikisource.org (Euskaldunon Egunkaria) (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  3. Euskaldunon Egunkaria, 20 urte Interneten (eta ni ere bai, bide batez) Sustatu Interneteko albistegia (Luistxo Fernandez, 2015-12-28)
  4. Luistxo eta Umapen tripak Sustatu Interneteko albistegia (CodeSyntax, 2010-11-18)
  5. Sustatu; CodeSyntax. (2020-01-07). «Egunean Behin: 3.5 milioi partida jokatu ziren 2019an» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  6. «Egunean behin • ZUZEU» ZUZEU 2019-12-27 (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  7. Luis Fernandez Ostolazaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>35 produktu).
  8. Gorosabel, Oier. «Kontaktua» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
  9. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-07-23).
  10. Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  11. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Luistxo Fernandez literaturaren zubitegian
  • @Luistxo kontua Twitter-en
  • Luistxo Fernandez-en ekarpenak Sustatu Interneteko albistegian (550 albiste baino gehiago)
  • 1270 albiste, "Luis Fernandez"-en bilaketaren emaitza Euskaldunon egunkariaren hemerotekan (1990-2003). Albiste batzuk Athletic Cluben entrenatzailearenak dira baina.
  • (Ingelesez) Ingelesen hilerria
  • (Gaztelaniaz) El mapamóvil (jadanik ez dago eskuragarri)
  • Denak sarera orain! Jarrera lotsagabea ezinbestekoa da elkarrizketa Argia aldizkarian (Fermin Etxegoien, 2008-08-03)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12262708
  • Commonscat Multimedia: Luistxo Fernandez / Q12262708

  • Wd Datuak: Q12262708
  • Commonscat Multimedia: Luistxo Fernandez / Q12262708