Mahdi

Muhammad Al-Mahdi-ren izena kaligrafia islamikoan.

Mahdi (arabieraz: ٱلْمَهْدِي‎, al-mahdī, "Jainkoak gidaturiko ongia") pertsonaia mesianikoa da musulmanentzat, munduaren amaieran Lurrera zuzenbidea ekarri eta egiazko erlijioa ezarriko duena. Teologo sunita ortodoxoek ez dute onartzen, halakoren aipamenik ez Koranen ez haditetan aurkitzen ez dutelako; xiiten dotrinan, ordea, sineste hau guztiz funtsezkoa da. Xiita gehienentzat mahdia Muhammad ibn al-Hassan al-Askari da, 872an desagertu zen hamabigarren imama.

Politika eta erlijio eraberritzaile askok hartu dute berentzat titulu hori, Ipar Afrikan, batez ere. Horien arteko batzuk hauek dira: Abdullah al-Mahdi Billah (909-934), fatimitar dinastiaren sortzailea; Abdallah ibn Turmart, XII. mendean almohadeen taldea sortu zuena; Muhammad Ahmad Abd Allah, bere burua Sudango mahdi izendatu zuena 1881ean. Iranen 1844an Sayyid Ali Muhammad Xirazkoak, babismoaren fundatzaileak, Hamabigarrentarrek itxaroten zuten Qa'im edo Mahdia zela aldarrikatu zuen, eta halaxe sinesten dute gaur arte mundu osoko bahá'íek.[1][2]

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q784387
  • Identifikadoreak
  • BNF: 119619940 (data)
  • GND: 4474282-4
  • LCCN: sh85079849
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q784387