Maite Pérez Larunbe

Maite Pérez Larunbe
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaite Pérez Larumbe
JaiotzaIruñea, 1962ko apirilaren 11 (62 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Genero artistikoaolerkigintza

Maria Pérez Larunbe (Iruñea, 1962ko apirilaren 11) gaztelaniazko idazle eta poeta nafarra da.

Biografia

Iruñean jaioa, Nafarroako Unibertsitatean Geografia eta Historia ikasi zuen. Lizentziaduna da, beraz, eta genero gaiaz espezialista, bestetik. Hedabide desberdinetan idazten du eta freelance bezala ere aritu da. Gaur egun formakuntza alorrean ari da batez ere komunikazioa gaietan.

Oso gazte hasi zen literatura munduan. 1979tik Río Arga aldizkari poetikoaren kolaboratzailea, 18 urte zituelarik Iruñeko Kutxak antolatzen zuen poesia leihaketan akzesi bat lortu zuen. 1982an bere hiru poema Antología de la poesía navarra actual bilduman jaso izan ziren. 1985ean Río Argaren erredakzio-batzordean sartu zen; lehenengo aldia zen emakume bat Nafarroako aldizkari literario baten batzordean sartzen zela. Bere poemak antologia desberdinetan agertu ziren, tartean Julia Otxoak koordinatu zuen Emakume Olerkariak. Poetas Vascas, 1991an. Urte berean El nombre que me diste poesia-liburua plazaratu zuen, lehenengoa, eta 1998an Mi nombre verdadero. 2016an Pamiela argitaletxeak, bestetik, Reinos inferiores plazaratu zuen.

Gaur egun, astero Diario de Noticias egunkarian, Recursos humanos zutabea argitaratzen du.[1] Halaber, kominikazio-tailer desberdinak eramaten ditu. Eraskuketa ugarietan ere lagundu du, testuetan eta antolaketan laguntzen.

Sariak

  • Antonio Oliver Belmás saria El nombre que me diste liburuarekin, 1991n.
  • W. Michael Mudrovic kritikariak, 2009an, Mi nombre verdadero (1998) liburuari esker, Espainiako azken 25 urtetako idazle adierazgarrienetarikoen artean kokatu zuen.[2][3]

Obra

Poesia liburuak

  • Precariedad y persistencia (INAI, Iruñea 2009)
  • Consideraciones del torturador (Bilaketa, Agoitz 2004)
  • Mi nombre verdadero (Pamiela, Iruñea 1998)
  • El nombre que me diste (Antonio Oliver Belmás saria 1991, Editora Regional de Murcia, 1993)
  • Reinos Inferiores (Pamiela, Iruñea 2016)

Antologiak

  • Ocho poetas navarros. Nueva poesía en el Viejo Reyno. Biltzailea: Consuelo Allué (Hiperion, Madril 2012)
  • «Río Arga» y sus poetas. Biltzailea: Ángel Raimundo Fernández (Iruñea, 2002)
  • Poesía Vasca Contemporánea (Litoral, Málaga 1995)
  • Antología Bilaketa. Bigarren liburukia. Biltzailea: Agoitzeko Bilaketa taldea (Iruñea 1991)
  • Emakume olerkariak. Poetas vascas. Biltzailea: Julia Otxoa (Madril 1990)
  • «Río Arga», Revista Poética Navarra. Biltzaileak: Charo Fuentes eta Tomas Yerro (Iruñea, 1988)
  • Antología Poética Vasca a los 50 años de Gernika (Madril 1987)
  • Antología de la Poesía Navarra Actual, Angel Urrutia (Iruñea 1982)

Antzerkia

  • De puro churro
  • Una oportunidad para Zarraberri, 2008
  • Extremófilos, 2007
  • Pequeños movimientos, 2005

Erreferentziak

  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz): Idazlearen webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q18719872
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 11896058
  • ISNI: 0000000059285232
  • BNE: XX1153286
  • GND: 1056389052
  • LCCN: no96008010
  • LCCN: 96008010
  • Open Library: OL611315A
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 185592
  • Wd Datuak: Q18719872