Ideologikoki nazionalista zenez, 1936ko gerraren ondorioz hainbat urte eman zuen erbestean, eta, Venezuelan ospe handiko kazetari bihurtuta, 1969an itzuli zen, jaioterriarekiko konpromisoarengatik, eta amets bat bete nahi zuelako: euskarazko kazeta bat sortzea. Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu zuen. Euskaltzale amorratua izan zen, eta Franco hil ondorengo lehen euskarazko egunkariaren sortzen lan handia egin zuen. Haren omenez, "Martin Ugalde Kultur Parkea" eraiki zuten jaioterrian.[1]
Martin Ugalde Letrak Bide (Berria, Igor Susaeta, 2021-05-22)[1]
2021ean Ugalderen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko hainbat jarduera antolatu zituzten: bere obra guztia digitalizatzea, erakusketa, hitzaldi-zikloa, filma irakurketa jarraitua, Martin Ugalde beka eta ipuin-sariketa.[2]
Biografia
Hiru etapa bereiz daitezke: Andoainen 1947ra arteko heziketa, Venezuelako 22 urteak, eta berriro Euskal Herrian egin zuen ekapena 1969tik.[3]
Gerrako esilioa eta kazetari gaztea Andoainen (1937-1947)
Espainiako Gerra Zibila piztu zenean garai gorriak igaro behar izan zituen Martin Ugaldek eta bere familiak.[4] Martin mutikoaren bizitza 15 urterekin goitik behera aldatzen da, Francoren altxamenduarekin. Familiarekin batera Andoaindik ihesi doa 1936ko abuztuan: 2 hilabete Mundakan, 8-9 Bilbon, amarekin Frantziara, Nièvre-ko Château Chinon-era. (Aita frontean da, anaia Soviet Batasunean, gero ama aitarengana Catalunyara, eta Martin bakarrik geratu zen). Handik Donibane Garazira joan zen Eusko Jaurlaritzaren koloniara urtebete, segidan Donibane Lohizuneko koloniara lau hilabete, Gurs-eko kontzentrazio-zelaira hilabete eta erdi. Eta lau urte eta bi hilabeteko esilio horren ostean, 1941ean salbokondukto batekin, berriz Andoaina azkenean. Baina atzera kanpora atera behar izan zen laster: soldaduskara joan behar izan zen hiru urterako, Marokora. 1942-1945eko soldaduska hori «bigarren esilioa» izan zela zioen Martinek. Hori bukatuta 1945 inguruan Diario Vasco egunkarirako artikuluak idazten hasi zen, bi urtez aritu zen horretan Andoainen bizi zela. Eta 1947ko urrian Caracasera, 25 urterekin.[3]Diario Vasco egunkarirako herriko kronikak idatzi zituen.[5]
Venezuelan kazetari eta idazle (1947-1969)
1947an bizitza markatuko zion erabakia hartu zuen. Urte hartan, Venezuelara ihes egin zuen, bere bigarren aberri bilakatuko zen herrialdera, eta han 22 urte eman zuen. Hastapenetan, Elite aldizkariaren ardura hartu zuen eta gero Nosotros eta El Farol aldizkarien zuzendari izendatu zuten. Kazetari-lan sendoa egitea lortu zuen, eta hango hedabide garrantzitsuetan aritzea.[5]
Orduan hasi zen fikziozko lanak egiten. 1951ean venezuelar nazionalitatea hartu zuen[4] eta 1955an, ezkondu egin zen bertan ezagututako Ana Maria Martinez Urreiztietarekin, bizitzan osoan zehar lagun izango zuen emakumea. Seme bat eta bi alaba eduki zituzten, han jaioak.
Eragilea Euskarazko kazetaritzan Hondarribiatik (1969-2004)
Lehenago baina 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990ekoaren hasieran lan eskerga egin zuten. Batzuek erredakzioan, beste batzuek bideragarritasun ekonomikoa antolatzen, eta beste batzuek «diplomazia lanetan». Eta ezina egina bihurtu zuten.[8][10]
Irakeko gerra (1991). Presoen eskubideak (1999). Autopistan 17 hildako (1991). Greba ia erabatekoa (1992)
Argiako kazetari gazteen belaunaldia gerra aurreko belaunaldiarekin lotu zituen soka izan zen Ugalde. Berarentzat ordea, paper hori jokatzea ez zen bat ere erraza,
Ugalde Eusko Jaurlaritzako Euskara Gaietako sailburu zela, diru-eskean joan zitzaion Argia aldizkariko taldea, egunkaria sortzeko proiekturako finantzaketa bila. Dirurik ez zuela erantzun behar izan zuen orduan. Baina handik hiruzpalau urtera, artean Jaurlaritzako kargua utzita zuela, Ugaldek bat egin zuen egitasmoarekin, Uriak Ugalderi eta Joxemi Zumalaberi Argia-ren urtekarirako egindako elkarrizketa bat egin eta gutxira. Sinergia sortu zen haien artean, ohartu ziren herri mugimendua eta instituzioak elkarlanean jarri beharraren premiaz.[11]
Horrek ez zuen baretu Jaurlaritzarekiko tentsioa, ordea. Ajuriaeneko Ituna indarrean zegoen garai hartan.
Esan bezala 1990eko abenduaren 6an loru zuten egunkaria plazaratzea.
Orduan Egunkariko Administrazio Kontseiluko zuzendari izateaz gain, diplomazia lanaz arduratzen zirenetako bat ere bazen Ugalde; Eusko Jaurlaritzaren finantzaketaren bidea irekitzeko itxaropen nagusia ere bai. Azkenean asko kostata, 1994an sinatu zuten akordioa Eusko Jaurlaritzarekin, Joseba Arregirekin. Hazkunde-urteak izan[12] ziren gerokoak.[11]
2000an Martin Ugalde Administrazio Kontseiluko ohorezko lehendakari izendatu zuten eta Torrealdai bihurtu zen administrazio kontseiluko buru.[13][14] 2003an egunkaria itxiarazi zuten arte. Itxiera gertatu zenean Euskaltzaindiak egin zuen adierazpenean gertakari haiengatik bere kezka larria adierazi zuen, eta orobat, "Martin Ugalde jaun euskaltzain ohorezkoaren egoeragatik".[15]
285 zutabe edo artikulu argitaratu zituen egunkarian 1990 eta 2013ren artean.[16][17] Hamabostero argitaratzen zituen zutabeak. Denetarik lantzen zuen: gai historikoak, hemerotekakoak, aktualitatearekin lotutakoak, euskarari buruzkoak…[18]
Guztira, Martin Ugalderen 1.662 idazlan jaso zituen Jakin-ek 2021ean haren obra digitalizatu zuenean, 58 urtez (1946-2003) idatzitakoak sei multzotan sailkatu zituzten: 46 liburu, 57 liburu atal, 2 liburuxka, 1.548 artikulu (69 egunkari eta aldizkaritatik ateratakoak), 46 itzulpen, 2 liburutan editore/modatzaile, eta 4 berrargitalpen.[16]
Idazle moduan, euskarazko ipuingintza modernoaren aitatzat ikusten da, 1961ekoIltzailleak narrazio-liburuagatik. Venezuelan argitaratutako lan horretan, Latinoamerikako literaturan hain ospetsua zen narraziogintza euskal literaturara ekarri zuen.[4]
«
Hizkuntzak etxeak dira [...] Venezuelara joan behar izan zuenean, hango gazteleran hartu zuen aterpe, eta hango jende xeheaz idatzi zituen ipuinak. Erbesteraturiko idazle erdaldunek ez zuten ahaleginik egin Amerikako hizkeretara hurbiltzeko, Ugaldek ez bezala. [...] Gazteleraz idazle gisa trebatu arren, ez zion bizkarra erakutsi euskarari.
EHUkoHonoris Causa (Edurne Koch, 1999-12-15)[22]Venezuelako literatur sari preziatuenak bereganatu zituen, nola erreportaietan hala ipuinetan, El Nacional eta El Universal egunkarietakoak edo Estampas aldizkariko sariak, besteak beste.[3]
1997: Martin Ugalderen omenezko ekitaldi bat antolatu zuten Andoainen,
2015: Martin Ugalde ikerketa-beka sortu zuten Martin Ugalde kultur parkeak, Andoaingo Udalak, Berria Fundazioak, Elkar Fundazioak eta Jakin Fundazioak.
Bibliografia
Xabier Apaolaza, Jose Angel Ascunce, Marien Nieva (Koordinatzaileak): Martin Ugalde azterkizun. Encuentros con Martín de Ugalde. Donostia: Saturraran, 2002. ISBN:9-788493 133993.542 or.
Lertxundi, Anjel. (1997). Martín Ugalde: leialtasun baten historia : glosak. Andoaingo Udala ISBN 84-921732-1-1.[26]
↑ abcd(Gaztelaniaz)País, Ediciones El. (2004-10-05). «Martín Ugalde, escritor» El PaísISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
↑(Gaztelaniaz)BETI SÁEZ, Iñaki. (2004-10-08). «Martín de Ugalde, una vida y una obra al servicio de la libertad» www.euskonews.eus(Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
↑ abAgirre, Maider Galardi F.. «Ateak ireki eta hormak gainditu» Berria(Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
↑Egunkaria aurrera » Ametsa gauzagarria zen lekura. (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
↑Zabala, Juan Luis. (2000-12-07). «Jende ugari bildu zuten atzo Egunkariaren urteurrena ospatzeko egindako ekitaldiek.» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
↑Lertxundi, Anjel. (1997). Martín Ugalde: leialtasun baten historia : glosak. Andoaingo Udala ISBN 84-921732-1-1. PMC 431434039. (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
↑Torrealdai, Joan Mari. (2003). Martin Ugalde. Bidegileak, Eusko Jaurlaritza ISBN 84-457-1989-0..
Martinen Ugalderen lan guztiak digitalizatuta Guztira, 2.049 idazlan dira, Alde batetik 1.662 idazlan dira Martin Ugaldek berak 58 urtez (1946-2003) idatzitakoak Beste alde batetik 387 argitalpenak, Martin Ugalderi egindako elkarrizketak, edota bere obraren inguruko azterlanak, erreseinak eta bestelako idazlanak dira.
Martin Ugalde. Bidegileak, Torrealdai, Joan Mari, 2003, Eusko Jaurlaritza.
Letrak bide. Martin Ugalderi buruzko erreportaje zabala, (Igor Susaeta, Berria egunkaria.2021-05-23)
Martin Ugalde Kultur Parkea
«Berria.info | Martin Ugalde (1921-2004)» www.berria.eus 2004