Mu-metal

Bost geruzako mu-metalezko kutxa. Geruza bakoitzak 5 mm-ko lodiera du. Lurraren eremu magnetikoa 1.500 aldiz murrizteko gai da kutxaren barruan.

Mu-metala permeabilitate magnetiko handia duen nikel-burdina aleazio bat da, gutxi gorabehera %77an nikelez, %16an burdinaz, %5ean kobrez eta %2an kromoz edo molibdenoz osatuta dagoena. Permeabilitate magnetiko handia dela eta, material hau eremu magnetiko estatiko edo behe-maiztasuneko eremu magnetikoen aurrean babesteko erabilgarria da. Aleazioren izena fisika eta ingeniaritzaren esparruan permeabilitate magnetikoa adierazteko erabiltzen den grezierazko mu (μ) ikurretik dator. Aleazio honen hainbat aldaera aurki daitezke merkatuan MuMETAL, Mumetall eta Mumetal2 izenekin.

Erabilerak eta ezaugarriak

Mu-metala tresna eta gailuak eremu magnetikoetatik babesteko erabiltzen da. Adibidez:

  • Transformadore elektrikoetan. Hauek mu-metalezko armazoia izan ohi dute inguruko zirkuituetan eraginik ez izateko.
  • Disko gogorretan. Unitateetako imanek mu-metalezko euskarriak dauzkate eremu magnetikoak diskoetatik aldentzeko.
  • Osziloskopio analogikoetako izpi katodikoen hodietan. Hauek mu-metalezko blindajea daramate eremu magnetiko parasitoek elektroi-sorta desbideratzea ekiditeko.
  • Fonografoen kartutxo magnetikoetan. Mu-metalezko karkasa daukate LPa jartzean interferentziak txikiagotzeko.
  • Erresonantzia magnetiko bidezko irudigintzako tresnerian.
  • Magnetoentzefalografian eta magnetokardiografian erabiltzen diren magnetometroetan.
  • Hodi fotobiderkatzaileetan.
  • Energia txikiko elektroiekin saiakuntzak egiteko huts-ganberetan, adibidez, espektroskopia fotoelektronikoa.
  • Zirkuitu supereroaleetan eta batez ere, Josephson junturadun zirkuituetan.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q307036
  • Commonscat Multimedia: Mu-metal / Q307036

  • Wd Datuak: Q307036
  • Commonscat Multimedia: Mu-metal / Q307036