Pablo Turrillas

Pablo Turrillas
Bizitza
JaiotzaDeba, 1963ko abenduaren 18a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 

Pablo Turrillas Arantzeta (Deba, 1963ko abenduaren 18a) gipuzkoar futbol entrenatzailea eta futbolari ohia da. Gaur egun Sestao River futbol taldea zuzentzen du 2. B Mailan.[1]

Futbolaria

Jokalari moduan hainbat taldetan aritu zen 80 eta 90. hamarkadetan (Amaikak-Bat, Cultural Durango eta Elgoibar, besteak beste). Turrillas aritu zen kirol mailarik altuena bigarren B maila izan zen:[2] bi urtez Cultural Durangon eta Elgoibarren.

30 urte zituela futbolari izateari utzi behar izan zion belaunean lesio larri bat izan ondoren.[3]

Entrenatzaile ibilbidea

Nahiz eta Geografia eta Historian lizentziatua izan eta diseinu grafikoan lan egin futbola izan da bere bizitzaren ardatza.[4] Bere futbolarekiko hasierak jaioterriko futbol-taldean egin zituen. Baina Turrillasen arrakastarik handiena 3. Mailako futbol-entrenatzaile izatean datza. Gauzak horrela 500 partidu bete zituen entrenatzaile lanetan 2015-16 denboraldian berak zuzendutako Lagun Onak taldearekin Santutxuren aurkako partiduan, 2016ko martxoaren 16an[5] Apurtzeko marka oso zaila gaur egun izan ere ez da batere erraza erregulartasuna izatea maila honetan.

2016ko azaroan 2. B mailako Sestao Riverrekin fitxatzen du, estreinakoz estatuko brontzezko mailan entrenatuz.

Lorpenak

Entrenatu dituen futbolari ezagunak

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Turrillasek Lagun Onak uzten du Sestao Riverrengatik fitxatzeko
  2. (Gaztelaniaz) 2.B mailan aritutakoa Cultural de Durango eta Elgoibarren
  3. (Gaztelaniaz) Futbolari izateari uzten dio Turrillaresk belaunean lesio larri bat izan ondoren
  4. (Gaztelaniaz) Pablo eta futbola
  5. (Gaztelaniaz) 500 partidu bete ditu entrenatzaile moduan hirugarren mailan 2015-16 denboraldian
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q21496381
  • Wd Datuak: Q21496381