Palestinako bandera

Palestinako bandera

Palestinako bandera (arabieraz: علم فلسطين) tamaina bereko hiru errenkada horizontalez osatzen da (beltza, zuria eta berdea, goitik behera); mastatik gertuen dagoen aldean kokatzen den hiruki gorri batekin lotuta. Bandera hau panarabiar koloreetatik dator eta Palestinako Estatua eta herri palestinarra irudikatzeko erabiltzen da. 1964ko maiatzaren 28an onartu zuen lehen aldiz Palestinaren Askapenerako Erakundeak. Banderaren eguna irailaren 30ean ospatzen da[1].

Bandera Siriako Baath Alderdi Arabiar Sozialista-renaren antzekoa da, forma eta kolore berak erabfiltzen baititu. Baina neurriaren proportzioa desberdina da; izan ere, Palestinakoarena 1:2 da, eta Siriarrak, aldiz, 2:3-ko proportzioa du. Baita Irak eta Jordaniako Arabiar Federazioarena ere, triangelua du desberdina. Horrez gain, Arabiar Iraultzan ere oinarritzen dira beste zenbait. Besteak beste, Jordaniakoa eta Saharar Errepublikako bandera ere oso antzekoak dira.

Jatorria

Arabiar nazionalista palestinarrek XX.mendearen lehen erdian erabili zuten bandera Arabiar Iraultzakoari dagokio. Horren jatorria eztabaidagarria bezain mitologikoa da. Bertsio batean, koloreak Istanbulgo "Literatur Klub" arabiar nazionalistak aukeratu omen zituen 1909an. Beste batean Gazte Elkarte Arabiarretik etor litekeela esaten da. Baita Sir Mark Sykesek diseinatu zuela ere, Erresuma Batuko Atzerri Ministeriokoak.

Israelen debekuak

1967an, Sei Eguneko Gerraren ondoren, Israelgo estatuak bandera palestinarra debekatu zuen Gazako zerrenda okupatuan eta Zisjordanian. 1980ko lege batek debekatu egin zituen "esanahi politikoa" zuten artelanak, eta palestinarrak atxilotu zituzten horiek erakusteagatik.

Debekua 1993an Osloko Bake Akordioak sinatu ondoren ezarri zen. 2014tik, Israelgo poliziak bandera bat konfiskatzeko eskumena du, terrorismoaren alde erabiltzen bada edo ordena publikoa nahasten bada, eta poliziak bandera palestinarrak konfiskatu ohi ditu. 2023ko urtarrilean, Itamar Ben-Gvir Segurtasun Nazionaleko ministroak poliziari agindu zion bandera espazio publikoetan erakustea debeka zezan.

Bandera historikoak

  • 1936tik 1939ra erabilitako bandera.
    1936tik 1939ra erabilitako bandera.
  • Arabiar Ligak 1945etik 1955era gutxi gorabehera erabili zuen bandera.
    Arabiar Ligak 1945etik 1955era gutxi gorabehera erabili zuen bandera.
  • Palestina Osoko Gobernuak erabili zuen bandera.
    Palestina Osoko Gobernuak erabili zuen bandera.
  • 1948tik 1964ra erabilitako bandera.
    1948tik 1964ra erabilitako bandera.
  • Palestinaren Askapenerako Erakundeak 1980ko hamarkadara arte erabili zuen bandera.
    Palestinaren Askapenerako Erakundeak 1980ko hamarkadara arte erabili zuen bandera.

Erreferentziak

  1. «Palestinians celebrate Flag Day marking two years since hoisting it at UN» Wafa Agency.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q191731
  • Commonscat Multimedia: National flag of Palestine / Q191731

  • Wd Datuak: Q191731
  • Commonscat Multimedia: National flag of Palestine / Q191731