Phil Ball

Phil Ball
Bizitza
JaiotzaVancouver, 1957 (66/67 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Phil Ball (Vancouver, Kanada, 1957) britainiar idazle eta kazetari bat da. Espainian eta Euskal Herrian, zehazki Donostian bizi izan da. [1] Kanadan jaio zen, baina gurasoak britainiarrak ziren eta haurtzaroa Grimsbyn bizi izan zuen, Ingalaterrako ipar ekialdeko kostaldean. Unibertsitatea amaitu ondoren, ingelesezko irakaslea izan zen, lehenengo Hulleko ikastetxe batean, ondoren Perun eta handik urte batzuetara, Omanen. 1991tik Donostian bizi da.[2] Hizkuntzen hezkuntzan aditua da eta Ikastolen Elkartean ari da lanean, Eleanitz proiektuan.[3] Besteak beste, EKI programaren baitako Subject Projects ingeleseko materialaren egitasmoan parte hartu zuen, 2016ko Eltons sarietan finalista izendatua izan zena, Londreseko British Council erakundearen eskutik.[4]


Futbol zale porrokatua da eta futbolari buruzko hainbat liburu idatzi ditu:

Idazlanak

  • Morbo: The Story of Spanish Football (2001)
  • White Storm: The Story of Real Madrid (2002)
  • An Englishman Abroad: Beckham’s Spanish Adventure (2004)
  • The Hapless Teacher’s Handbook (2006)

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Izquierdo, I.. «Phil Ball: «Aperribay dijo que le sorprendió lo detallista que es Moyes y es verdad; no soporta las tonterías»» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2018-01-21).
  2. (Gaztelaniaz) Olaizola, Borja. «Fuera del juego "Morbo", un libro que indaga en la vertiente sociológica del fútbol español, triunfa en el mercado británico. «No hay otra liga en el mundo tan politizada», proclama su autor, el inglés Phil Ball» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2018-01-21).
  3. (Ingelesez) Programas de formación Oxford. About Phil Ball. (Noiz kontsultatua: 2018-01-21).
  4. «Ikastolen Elkarteko ingelesezko materiala, Eltons sarietako finalista Londreseko British Council erakundeak EKI proiektuaren baitako Subject Projects ingeleseko materiala saritu du» El Diario Vasco. Zabalik (Noiz kontsultatua: 2018-01-21).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4356188
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 118264607
  • ISNI: 0000000117952057
  • LCCN: nb2006025773
  • NKC: xx0045242
  • SNAC: w6201pm5
  • SUDOC: 155806262
  • Wd Datuak: Q4356188