Rui Machida

Rui Machida

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaAsahikawa, 1993ko martxoaren 8a (31 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
 
Parte-hartzailea
  • 2014 Asian Games (en) Itzuli
    2018 FIBA Women's Basketball World Cup (en) Itzuli
    2015 FIBA Asia Championship for Women (en) Itzuli
    2017 FIBA Asia Championship for Women (en) Itzuli
    2019 FIBA Women's Asia Cup (en) Itzuli
    basketball at the 2016 Summer Olympics – women's tournament (en) Itzuli (8.)
    basketball at the 2020 Summer Olympics – women's tournament (en) Itzuli (2.)
Posizio edo espezialitateaantolatzailea
Pisua57 kilogramo
Altuera162 zentimetro

Twitter: machirui Instagram: macchi0308 TikTok: macchi13 Olympic.org: rui-machida Edit the value on Wikidata

Rui Machida, japonieraz 町田瑠唯; (Asahikawa, Japonia, 1993ko martxoaren 8a), saskibaloi jokalari japoniarra da. 2016ko[1][2] eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako emakumezkoen txapelketan parte hartu zuen; 2020koan zilarrezko domina irabazi zuen Japonia ordezkatuz[3][4]. 2020ko Olinpiar Jokoetan, txapelketa guztiko bost onenen artean aukeratu zuten.

2010. urtez geroztik, Japoniako emakumeen saskibaloi ligan jokatzen du Kawasaki hiriko Fujitsu Red Wave taldearekin.

Txikia izan arren, 1,62 m, ematen dituen asistentzia erabakiarrengatik nabarmentzen da

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Teresa Edwars estatubatuarrak 1996an Atlantan ezarritako 15 asistentziako errekorra berdindu zuen final laurdenetan, eta olinpiar errekor berria ezarri zuen finalerdietan, 18 asistentziarekin, Japoniak 87-71 Frantziaren aurka irabazitako partidan[5].

Ibilbidea

2015eko FIBA Emakumeen Asia Kopan, 2017ko Emakumeen Asiako Kopan eta 2019ko Emakumeen Asiako Kopan parte hartu zuen[6].

Olinpiar Jokoetako emaitzak

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabazi zuen Japoniako taldearekin AEBko taldearen (urrezkoa) atzetik eta Frantziakoari (brontzezkoa) irabaziz. Hauek osatzen zuten taldea: Himawari Akaho, Saki Hayashi, Rui Machida, Evelyn Mawuli, Saori Miyazaki, Yuki Miyazawa, Naho Miyoshi, Nako Motohashi, Moeko Nagaoka, Monica Okoye, Maki Takada eta Nanako Todo-k[7][8].

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
02 !2. lekua, zilarrezko domina Saskibaloia
emakumezkoa[9].

Gainerako emaitzak

Asiako Kopa
Urtea Lekua Domina Proba
2017 India
India India
01 !1. postua, urrezko domina Saskibaloia
emakumezkoa
2019 India
India India
01 !1. postua, urrezko domina Saskibaloia
emakumezkoa
Asiako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Txina
Txinako Herri Errepublika Txina
01 !1. postua, urrezko domina Saskibaloia
emakumezkoa
Asiako Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2014[10] Hego Korea
Hego Korea Hego Korea
03 !3. postua, brontzezko domina Saskibaloia
emakumezkoa

Ohore pertsonalak

2020ko Udako Olinpiar Jokoetako 5 onenen artekoa

Erreferentziak

  1. Rui Machida. Rio 2016.
  2. Rui MACHIDA. FIBA.
  3. «Rui MACHIDA at the Tokyo 2020 Women's Olympic Basketball Tournament 2020» FIBA.basketball.
  4. «Basketball MACHIDA Rui - Tokyo 2020 Olympics» ...
  5. Japan's miracle run ends in final as U.S. wins women's basketball gold JASON COSKREY (The Japan Times), 8 August 2021. Accessed 20 August 2021.
  6. «Rui Machida: From third-string point guard to Olympic record-breaker» FIBA.basketball.
  7. «Rui Machida» olympedia.org 2021-12-14an begiratua(Ingelesez)
  8. «Rui Machida» Olympics.com 2021-12-14an begiratua (Gaztelaniaz)
  9. "Saskibaloia, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  10. Jeux asiatiques de 2014 (Frantsesez)

 

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11578328
  • Commonscat Multimedia: Rui Machida / Q11578328

  • Kirolariak
  • COI: rui-machida
  • Wd Datuak: Q11578328
  • Commonscat Multimedia: Rui Machida / Q11578328