Sarai Robles

Sarai Robles
Bizitza
JaiotzaBarañain, 1996 (27/28 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta idazlea

Sarai Robles Vitas (Barañain, Nafarroa Garaia, 1996) bertsolari eta idazle nafarra da[1].

Ibilbidea

Barañaingo bertso eskolan hasi zen eta 2015ean egin zuen debuta Nafarroako Txapelketan. Finalaurrekoetara iritsi zen. 2022an Señora sariketako finala jokatu zuen[2]. 2023an Nafarroako txapelketako finalean sartu zen.[3]

2022an "Etxe ikusezina" eleberri laburra argitaratu du Udalbiltzaren "Geuretik sortuak" programaren baitan[4]. Ondarroan eta Berriatuan garatu zuen ipuina[5].

Palmaresa

Txapelketak

  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa:

Sariak

  • Barañaingo Kopla txapelketa (1): 2016[6]

Erreferentziak

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Sarai Robles - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-06).
  2. «Sarai Robles eta Ane Labaka ere Señora Sariketako finalera» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-06).
  3. «Julio Soto txapeldun, seigarrenez» EITB 2023-12-02 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  4. Urkola, Ane. Sarai Robles idazleak 'Etxe ikusezina' eleberri laburra argitaratu du. (Noiz kontsultatua: 2022-12-06).
  5. lehenetsia, Gune. (2022-03-01). «Sarai Robles: "Berriatuko eta Ondarroako jendea oso eskuzabala iruditu zait"» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-12-06).
  6. (Gaztelaniaz) gure_erabiltzaile. (2016-05-31). «Elkarbanatu beharreko txapela Barañaingo Kopla Txapelketan» Plazaberri (Noiz kontsultatua: 2022-12-06).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q115617412
  • Wd Datuak: Q115617412