Sierra Aránzazu
Sierra Aránzazu | |
---|---|
Ontziola: | Astilleros Corcho, Santander |
Uretaratze data: | 1964 |
Baja: | 1983 |
Zerbitzua: | Marítima del Norte (1964-1983) Banco Nacional Pesquero y Portuario (1983) |
Ezaugarriak | |
Desplazamendua: | 2984 t tona |
Luzera: | 82,5 m |
Zabalera: | 12,13 m |
Sakonera: | 7,05 m |
Bulkada: | Werkspoor diesel-motorra |
Abiadura: | 12 korapilo |
Autonomia: | 4481 ml |
Eskifaia: | 20 marinel |
Sierra Aránzazu bizkaitar merkantzia-ontzia izan zen, 1964ko irailaren 13an Movimiento de Recuperación Revolucionaria (MRR) kastrismoaren aurkako erakundeak eraso zuena.[1]
Santanderko Astilleros Corchok egin zuen Jesús Sendagortak sortutako Marítima del Norte enpresarentzat. Enpresaren itsasontzi guztiek Panamako bandera zeramaten. 1964ko irailaren 13an, Guantánamo parean eta Habanarako bidean, zegoela Movimiento de Recuperación Revolucionaria (MRR) erakunde antikastristak metrailatu zuen. Erasoan, eskifaiko hiru lagun hil ziren: Pedro Ibargurengoitia (Gorliz, 1922) kapitaina, Francisco Javier Cabello (1934) eta José Vaquero (Villablino, 1941). Kubako Itsas-Armadak itsasontzia topatu eta flotarazi zuen.[2] Hurrengo urteko urtarrilaren 9an Santanderrera ailegatu zen.
1983an, jabeak Sierra Andia itsasontzi bikiarekin batera saldu zion Banco Nacional Pesquero y Portuario mexikarrari. 1983ko urrian, Mazatlángo portuan zegoela, Tico urakanak kaltetu eta desegin behar izan zuten.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q18170773