Sora Rugby Taldea
Hiria | Soraluze Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 2019 | ||||||||||||||||
| |||||||||||||||||
Sora Rugby Taldea Soraluzeko (Gipuzkoa) errugbi taldea da. 2019an herriko guraso errugbizale talde batek bertako kirol eskaintza aztertu ondoren eta errugbiak gaztetxoen artean izan zezaken potentziala ikusirik, talde bat sortzearen egitasmoari ekin zioten.
Sorrera
2019ko udan, herriko guraso errugbizale talde batek, horietako batzuk Eibar Rugby Taldearekin lotutakoak, Soraluzen errugbia ezagutarazi eta modu egonkor eta etengabean praktikatzeko aukera eskaintzeko lanean hasi ziren. Beren jarduera ezagutarazteko asmo argiarekin, entrenamenduak eta erakustaldiak herriko leku publikoetan antolatzen hasi ziren. Ekimenak harrera ona izan zuenez, laster eman behar izan zuten aurrerapausua entrenamenduak Ezoziako futbol-zelaian antolatzeko eta jarduerak egonkortzea eta baliabide gehiago eskuratzera lagunduko zieten babesleak aurkitzeko.
Garapena COVID19aren testuinguruan
Sortu eta hilabete gutxira, talde sustatzaileak COVID-19 gaixotasunaren agerraldiak eragindako erronkei aurre egin behar zieten eta hasierako helburuak egokitu behar izan zituzten, lau puntu hauek ardatz izanik:
- Taldearen kohesioa, ahal zen neurrian jarduera presentzialak sustatuz, baina, era berean, arreta berezia jarriz komunikazio-kanal eta sare sozialetan: WhatsApp, Instagram, herriko aldizkari digitala[1], etab.
- Erakundea kudeatzeko antolakuntza-batzorde txiki bat osatzea.
- Elkartearen beharrak ondo definitu eta horiek betetzeko bideak bilatzea: kirol-materiala, publizitatea, instituzioen eta enpresen laguntzak, bai udalerrikoak, bai eskualdekoak.
- Beste klub batzuekin harremanak ezartzea.
Lan horren ondorioz, gaur egun Ezozia udal futbol zelaia errugbia praktikatzeko egokitu da, 2 Errugbi-egun ospatu dituzte herrian, 2020ko eta 2021eko uztailean, eta parte-hartzaileen taldea egonkortu egin da.
Gaur egun
Sora RTren erronka nagusienak parte-hartzaile kopurua handitzea eta errugbia Soraluzen sustatzen jarraitzea dira, egunen baten kirol-elkartea formalki eratu edo parte-hartzaileek errugbi federaturantz urratsa eman dezaten ere jomugan izanik. Horretarako, taldea bere sare sozialak eguneratuta mantentzen ditu [2], Soraluzeko Rugby Eguna urteroko hitzordua bihur dadin lanetan dihardu eta herrian partiduak joka daitezen ahaleginak egiten ari dira[3].
Azpimarratzekoa da taldeko partaide bat, Ane Couto, Eibar RTko kide ere dena, Gipuzkoako sub15 selekzioaren deia jaso zuela Senperen hamargarrenez ospatutako Tournoi de l'Amitié txapelketan jokatzeko.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- i
- e
- a
TOP 14(1.maila): Aviron Bayonnais
Pro D2 (2.maila): Biarritz Olympique
Nationale 2 (4.maila): Anglet Olympique • SJLO
Fédérale 1 (5.maila): US Nafarroa • SA Mauléon
Fédérale 2 (6.maila): Stade Hendayais • Boucau Tarnos Stade • US Mouguerre • Hasparren AC
Fédérale 3 (7.maila): US Bardos • AS Urruñarrak • US Cambo • Inthalatz Larressore • AS Bayonne • US Saint-Palais Amikuze • Entente Xiberoa Avenir de Barcus-Menditte • Emak Hor Arcangues/Bassussarry
Regionale 1 (8.maila): Bidart UC
Regionale 2 (9.maila): Saint Pee UC • Rugby Club Ustaritz Jatxou
Regionale 3 (10.maila): Ciboure RC • AS Elgarrekin Ascain • US Nafarroa III • Sarako Izarra
Emakumezkoak:
Fédérale 1 (3.maila): AS Bayonne
Fédérale 2 (4.maila): Feminines Athlétiques
Ohorezko maila (1.maila): Ordizia
Ohorezko B maila (2.maila): Gernika • Getxo • Hernani • Zarautz • Gaztedi • Uni Bilbo • Uribealdea • Bera Bera • La Unica
Euskadiko ohorezko maila (3.maila): Elorrio • Eibar • Arrasate • Durango • Atlético San Sebastián • Baztan-Menditarrak • Iruña
Aragoiko liga (3.maila): Funes
Euskal 2.maila (4.maila): Urgozo Zornotza • Txingudi • Arratiko Zekorrak • Beltzak • Nerbioi
Emakumezkoak:
Ohorezko maila (1.maila): Eibar
Ohorezko B maila (2.maila): Getxo
Euskal 1.maila (3.maila): La Unica • Gaztedi • Hernani • Uni Bilbo • Bera Bera • Arrasate • Durango
Euskal 2.maila (4.maila): Urgozo Zornotza • Sarako Izarra • Ordizia • Iruña
Araba: Kirrinka • Abance RT
Bizkaia: Barakaldo RC • Basauriko • Sarriko RT • Ingenieros • Medicina RC • Otxarkoaga RT • Txurdinaga RT • Gautxoriak RT • CDU Bilbao • Bilbao RT • Universitario XV • Atlético Arenal • Urduliz RT • Sestao RT • Abanto Minero RT • Trapaga RT
Gipuzkoa: Korsarioak • Landarbaso • SD Anoeta/Zaharrean/Fortuna • CR Gipuzkoa • CD Vasconia • Centauros • Urretxu RT • CD Tolosa • Papeleros de Tolosa • Salleko RT
Iparralde: US Baigorri • US Garazi