Suad Amiry

Suad Amiry

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaDamasko, 1951 (72/73 urte)
Herrialdea Palestina
Hezkuntza
HeziketaEdinburgheko Unibertsitatea
Michigango Unibertsitatea
Beiruteko Amerikar Unibertsitatea
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, ingeniaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Birzeiteko Unibertsitatea
Riwaq (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Viareggio-Versilia International Prize  (2004)

Suad Amiry (arabieraz: سعاد العامري‎) (Damasco, 1951) idazle eta arkitekto palestinar-siriarra, Riwaq Centre for Architectural Conservation-eko sortzailea da.

Biografia

Amiry jaio aurretik gurasoak Jerusalemen bizi ziren, baina 1948ko Nakbaren ondoren Israelgo indarrek kanporatu zituzten.[1] Amiry Damacon jaio eta Amanen (Jordania) bizi izan zen. Beiruteko Unibertsitate Amerikarrean, Míchigango Unibertsitatean eta Edinburgoko Unibertsitatean arkitektura ikasi zuen. Doktoratu ondoren, Ramalara itzuli zen. 1981ean Birzeiteko Unibertsitatean hasi zen irakasle.

Lan ibilbidea

1991an Unibertsitatea utzi eta Riwaq sortu zuen, Palestinako eraikin historikoak zaharberritu, babestu eta katalogatzeko zentroa. Riwaq-eko zuzendaria izan zen, hogei urtez. 1991 eta 1993 urteen artean Washingtonen eman ziren Israelgo eta Palestinarren arteko bake-negoziazioetan parte hartu zuen, Palestinako ordezkaritzako kide gisa. Ondoren, Palestinako Kultura Ministerioan hainbat goi-kargu izan zituen. 2006an, Birzeiteko Unibertsitateko Administrazio Kontseiluko lehendakariorde izendatu zuten.[2]

Bigarren Intifadan, 2001 eta 2002 urteen bitartean, Israelgo armadak Ramala okupatu zuenean, lagunei bidaltzen zizkien mezu elektronikoekin, bere lehenengo liburua atera zen, Sharon y mi suegra: diarios de guerra de Ramala, Palestina, umore kutsua duena. Liburua 11 hizkuntzetara itzuli da eta 2004an Italiako Viareggio sari ospetsua irabazi zuen.[3]

Argitalpenak

Narratiba

  • Sharon y mi suegra: diarios de guerra de Ramallah, Palestina, 2003
  • Earthquake in April, 2003
  • No hay sexo en Ramallah, 2007
  • Menopausal Palestine: Women At The Edge, 2010
  • Nothing to Lose But Your Life : An 18-Hour Journey With Murad, 2010

Arkitektura

  • The Palestinian Village Home, 1989

Sariak eta aintzatespenak

Erreferentziak

  1. One on One - Suad Amiry. Al Jazeera 7 de agosto de 2010.
  2. Dr. Hanna Nasir elected Chairman of Birzeit University Board of trustees. Birzeit University septiembre de 2006.
  3. Véanse Anexo:Ganadores del Premio Viareggio

Bibliografia

  • Sharon and My Mother-In-Law: Ramallah Diaries by Suad Amiry, BookDragon, Smithsonian Asian Pacific American Center (APAC), 18 de marzo de 2012.
  • TEDxRamallah - Suad Amiry - My work My Hobby. Simply look inside you never at others. 27 de junio de 2011 (en inglés).

Kanpo estekak

  • Riwaq Centre for Architectural Conservation
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q770062
  • Commonscat Multimedia: Suad Amiry / Q770062

  • Wd Datuak: Q770062
  • Commonscat Multimedia: Suad Amiry / Q770062