Suediar kolonizazioa Amerikan

Suediar inperio koloniala.
Suedia Berria.

Amerikako suediar kolonizazioa XVIII. mendean Delaware ibaiaren ertzean, Delawaren, New Jerseyn, Pennsylvanian eta Marylanden; halaber, XVIII eta XIX. mendeetako Karibe itsasoko jabetza batzuetan kokapenak izan ziren XVIII. mendean.[1]

Historia

1809ra arte, Finlandia zen Suediako lurralde ekialdekoena, eta, beraz, kolono suediar asko egungo Finlandiatik zetozen.[2] Amerikara iritsi ziren finlandiarrak bereziki Savonia eta Kainuu eskualdeetatik zetozen, non mozketa eta erreketa erako nekazaritza praktikatzen zen, hau da, eremu batean basa-landaretza kenduz, aldi labur batez landatzen zen eta gero eremu berri batera pasatzen zen. Savoniako nekazariek ere beren landa eraikuntza estiloa eraman zuten, Ameriketako eskualde batzuetako estilo tipikoa bihurtu zena.

Europa iparraldeko kolono askok, Delaware ibaiaren ertzetan, beren jatorrizko eskualdeen antzeko flora eta fauna aurkitu zuten.

Ameriketako koloniak

Ipar Amerikan

  • Suedia Berria: Suedia Berriaren kolonia (1638-1655) Delawaren zen, Stockholm Berrian eta New Jerseyko Swedesboron kokaleku gehigarriak zituena. Geroago, kolono nederlandarrek konkistatu zituzten eskualde horiek, Holanda Berrien kolonia sortuz; kolono nederlandarrentzat, kolono suediarren presentzia haien interes kolonialentzat mehatxu bat zen Hala ere, kolono suediarrek beren posizioei eutsi zieten.

Karibe itsaoan

  • Saint Barthélemy (1785-1878): portu libre gisa funtzionatzen zuen. Bere hiriburuak, Gustaviak, eutsi egin dio suediar izenari.
  • Guadalupe (1813-1814): Napoleondar Gerren ondorioz suediar jabegoa izan zen. Ondoren, Frantziara itzuli zuten, eta Suediarentzat Guadalupe Funtsa izeneko konpentsazio bat sortu zuten.


Erreferentziak

  1. Jameson, J. Franklin (1887): Willem Usselinx: Founder of the Dutch and Swedish West India Companies (G.P. Putnam's Sons)
  2. A. R. Dunlap & E. J. Moyne. The Finnish Language on the Delaware. American Speech, 27. liburuki, 2.zk. (May, 1952), 81–90. or. [1]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1441453
  • Wd Datuak: Q1441453