Ta Sugea

Artikulu honek erreferentziak behar ditu.
Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu.

Ta Sugea taldea 1980ko hamarkadan antolatu zen talde txiki bat izan zen. Ideologikoki ezker abertzaletik eta Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren jarreretatik gertu zegoen jendeak osatzen zuen, baina garai hartan Jarrai gazte mugimenduak Espainiako soldadutzaren aurrean planteatzen zuen jarrerarekin kritikoa zen. Jarrairen lema ezaguna zera zen hamarkada hartan: Soldaduska honi ez. Aldarri horren ondorioa zen Jarraiko militantzian ez zitzaiola uko egiten Espainiako zerbitzu militarra egiteari. Ta Sugea taldearen lema, aldiz, honako hau zen: Soldaduska honi ez: Objetatu. Horrela, soldadutza mota guztiei uko egin gabe, une hartan kontzientzia eragozpena bultzatu behar zela iradokitzen zuen talde honek.

1990eko hamarkadan,  Jarraik bere jokamoldea aldatu zuen, kontzientzia eragozpenetik intsumisiora igaro zen soldadutzaren kontrako borrokaren ardatza, eta Ta Sugea taldea desantolatu egin zen.

Ikus, gainera

  • Jarrai
  • Segi

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12267791
  • Wd Datuak: Q12267791