Tefnut

Tefnut
Antzinako Egiptoko erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaAtum
Ezkontidea(k)Shu
Seme-alabakGeb, Set eta Nut
Anai-arrebakShu

Tefnutek, "garraren Anderea", hezetasunaren jainkosa, biziarazten duen ihintza ordezkatzen du, baita hezetasuna sortzen duten gorputz prozesuak ere. Jainko gerlariei, Raren eguzki begiari eta uraeusari lotua, egiptoar mitologian.

  • Izen egiptoarra: Tefnut (Tef, hezea eta Nut, zerua). Izen greziarra: Tfenis

Ikonografia

Lehoi eme burudun emakume bezala edo lehoi eme bezala irudikatua, eguzki diskoa eta bi uraeusekin, zetroaz eta ankhaz. Shurekin, bi lehoi bezala, eta flamingo moduan Buton.

Mitologia

Atumen alaba (eta Rarena biak lotzean), bere listutik jaioz (edo hazitik). Geb eta Nuten ama zen. Shuren arreba eta emaztea izan zen, Heliopoliseko Eneadako lehen bikotea izan zelarik.

Rarekin haserre, Nubiara alde egin zuen; Shu eta Thot bila joan zitzaizkion, eta Egiptora itzularaztea lortu zuten, uholdearen iristea mesedetuz. Arnasa ematen zien hildakoei.

Sinkretismoa

Egiptoko Inperio Ertainean Maatekin identifikatu zuten. Egiptoko aro berantiarrean, Sekhmet, Bastet, Hermopoliseko Nehemetauey, Esnako Menhit eta Nubiako Apsetekin identifikatua izan zen.

Gurtza

Oxirrinko eta Leontopolisen gurtua izan zen. Denderako zati bat, Tefnuten Etxea deitua izan zen, Shurekin batera, flamingo eran gurtua izan zen.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q116273
  • Commonscat Multimedia: Tefnut / Q116273

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 210115789
  • BNF: 13737353h (data)
  • SUDOC: 085647195
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q116273
  • Commonscat Multimedia: Tefnut / Q116273