Theravada

Theravāda Budismoaren barruan dauden adarren artean zaharrena da.[1] Hitza sanskritotik dator, sthaviravada, eta literalki esan nahi du "zaharrenen irakaspenak". Nahiko kontserbadorea da, eta Rupert Gethinen arabera lehenengo budismotik gertuago dago beste tradizioak baino. [2]

Theravada budismoaren jarraitzaileak herrialdeen arabera honelakoa da:

  • Hego Asian
    • Sri Lankan, populazioaren %70a
    • Bangladeshen, populazioaren %0,7a
  • Hegoekialdeko Asian
    • Kanbodian, populazioaren %95a
    • Laosen, populazioaren %67a
    • Myanmarren, populazioaren %95a
    • Vietnamen, Khmer Kromek
    • Thailandian, populazioaren %95a
  • Asiako beste leku batzuetan
    • Txinan batez ere Shan eta Tai herrien artean
    • Malaysian, populazioaren %19,2a
    • Indonesian, populazioaren %0,72a
    • Singapurren, gorakada handiarekin azken urteotan, %33,3ak.
  • Mendebaldean Theravadak garrantzia irabazi du azken urteotan.

Gaur egun Theravadaren jarraitzaileak mundu osoan zehar 150 milioi inguru dira, eta arrakasta berezia izaten ari da mendebaldeko herrietan, Vipassana mugimenduari esker. Indian ere budismoaren biziberritzea ematen ari da eta Theravadak dauka pisu handia.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q132265
  • Commonscat Multimedia: Theravada / Q132265

  • Identifikadoreak
  • BNF: 12232486j (data)
  • GND: 4121773-1
  • LCCN: sh85134734
  • AAT: 300022012
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q132265
  • Commonscat Multimedia: Theravada / Q132265
  1. Sherab Chodzin Kohn. A Life of the Buddha, p149-p150. Shambhala Publications, 1993.
  2. Gethin, Rupert. The Foundations of Buddhism, p1. Oxford University Press, 1998.