Unai Aznar

Unai Aznar
Bizitza
JaiotzaCortes, 2002ko uztailaren 26a (21 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Hugo Aznar
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Parte-hartzailea
  • 2023 UCI World Ranking (en) Itzuli (882.)

Unai Aznar Vijuesca (Cortes, 2002ko uztailaren 26a), txirrindulari nafarra da. Anaia gaztea Hugo ere txirrindularia da.

Kirol ibilbidea

Unai Aznar zortzi urterekin hasi zen txirrindularitzan eta Kadete zein Junior mailan Burunda Txirrindulari Elkartean aritu zen[1],[2]. Tarte honetan bost garaipen lortu zituen, horien artean Iruñeko Itzuliko azken etapa dago. Emaitza onei esker, 2021ean Lizarte taldera pasatu zen, Kern Pharmaren filiala.

2022an, Aragoiko erlojupeko txapelketa eta Madrilgo Erkidegoko Itzuliko etapa bat irabazi zuen. Hurrengo urtean, Espainiako errepideko zein erlojupeko txapelketak eskuratu zituen[3]. Horretaz gain, San Pedro Sarian eta San Roman Sarian ere gailendu zen.

2024an Kern Pharma talde profesionalean arituko da.

Palmaresa

2019

  • Gipuzkoako Itzuliko etapa 1 (junior)

2021

  • Euskal Herriko errepideko txapelketa (San Martin Proba)
  • Nafarroako erlojupeko txapelketa
  • La Garrigako Kronoigoera
  • 3. San Roman Sarian

2022

  • Aragoiko erlojupeko txapelketa
  • Madrilgo Erkidegoko Itzuliko etapa 1
  • 2. Loinaz Proban
  • 3. Extremadurako Itzulian

2023

Taldeak

Amateurretan

Profesionaletan

  • Kern Pharma - (2024-)

Erreferentziak

  1. Unai Aznar y Pablo Castresana, nuevos fichajes del Lizarte
  2. Unai Aznar, campeón vasco en su debut como sub’23
  3. Unai Aznar nafarrak irabazi du 23 urtez azpikoen Espainiako errepideko Txirrindularitza Txapelketa

Kanpo estekak

  • Unai Aznar - ProCyclingStats
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q120096168
  • Wd Datuak: Q120096168