Veronika (santua)

Veronika, Hans Memlingen margolana

Veronika (vera icon, «benetako irudia» hitzen eraldaketa seguruenez) Kalbario mendiko igoeran Kristori aurpegia xukatu bide zion emakumea izan zen, kristau tradizioaren arabera. Gertakari hori ez da Biblian agertzen. Aurpegiaren hazpegiak zapian grabaturik geratu omen zirela eta, Erromako San Petri basilikan gorde da Veronica izeneko errelikia. Aurpegi Santuarekiko kultua arrazoi honengatik sortu zen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/02/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Veronika (santua) Aldatu lotura Wikidatan