Ximun Ibarra

Ximun Ibarra
Bizitza
JaiotzaSunbilla, 1905eko otsailaren 19a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBanka, 1979ko maiatzaren 17a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Izengoitia(k)Zubikoa

Ximun Ibarra, izengoitiz Zubikoa (Sunbilla, 1905eko otsailaren 19a - Banka, Nafarroa Beherea, 1979ko maiatzaren 17a),[1] nafar bertsolaria izan zen.

Bizitza

Ximun Ibarra Sunbillan jaio zen 1905eko otsailaren 19an. 1936ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen, urtarrilaren 12an Elizondoko Antxitonea trinketean egin zen saioan, eta geroago Euskal Herriko txapelketan. 1936ko gerratik ihesi joan zen Bankara. Ikazkin eta baso mutil aritu zen lanean.[2] Teodoro Hernandorena bertsozaleak bultzatu zuen bertso lanetara. 1962ko eta 1963ko Nafarroako Bertsolari txapelketako finaletara iritsi zen.[3] 1955ean, Petra Telletxea bankarrarekin ezkondu zen; bi seme alaba izan zituzten.[1] 1974an omendua izan zen Donostiako Anoeta pilotalekuan.[4] Oso etorri handiko bertsolaria izan zen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-9-6 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. a b Bankako bertsulari ohien koblak. eke.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-11).
  2. Bidegain, Eneko. Urepeletik Bidarraira, bi mende bertsotan. Bertsolari aldizkaria, 2019ko urtarrilak 3, CC BY-SA 4.0, bertsolari.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-11).
  3. Ximun Ibarra "Zubikoa". BDB Bertsolaritzaren datu-basea, bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-11).
  4. Izeta, Mariano. Bertsolari zaharren omenez. Príncipe de Viana aldizkaria, 1974ko azaroa-abendua, culturanavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-8-11).

Kanpo estekak

  • Ximun Ibarra, BDB Bertsolaritzaren datu-basea, bdb.bertsozale.eus
  • Bankako bertsulari ohien koblak, Bankarrek bilduak eta 2013ko uztailaren 13ko omenaldi egunean kantatuak, eke.eus
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q23948099
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02931/eu_i_0072/i0072
  • Wd Datuak: Q23948099