Sevilla

Sevilla
Sevilla
Espainiako udalerria
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaSevillako probintzia
AlkateaJuan Espadas Cejas
Izen ofizialaSevilla
Jatorrizko izenaSevilla
Posta kodea41000–41099
INEk ezarritako kodea41091
HerriburuaSevilla
Geografia
Koordenatuak37°23′00″N 5°59′00″W / 37.3833°N 5.9833°W / 37.3833; -5.9833
Map
Azalera140.8 km²
Altuera12 m
MugakideakAlcalá de Guadaíra, La Algaba, Camas, Carmona, Dos Hermanas, Gelves, La Rinconada, Salteras, San Juan de Aznalfarache, Santiponce, Tomares eta Palomares del Río
Demografia
Biztanleria684.025 (2023)
2.027 (2022)
alt_left 361.958 (%52,9) (%47,8) 326.634 alt_right
Dentsitatea4.858,13 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia95
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakAngers, Baler, Tarija, Bartzelona, Buenos Aires, Columbus, Guadalajara, Habana, Kansas City, Rabat, Tifariti (en) Itzuli, Ho Chi Minh Hiria, Krakovia, Cartagena de Indias, Caltanissetta, Erroma, Jerez de la Frontera, Kansas City, Popayán, Isla Cristina, Berlin, Iquique eta Rostov Don
MatrikulaSE
sevilla.org

Sevilla —edo, izen historiko gisa, Sibilia[1] Espainiako hegoaldeko hiri bat da, Andaluziako eta Sevillako probintziako hiriburua. Itsas mailatik 20 metro gorago kokatua, Guadalquivir ibaiak zeharkatzen du hiria.

Katedraleko dorrea, Giralda

707.414 biztanlerekin, Sevilla Espainiako hiri jendetsuenetan laugarrena da. Bere metropolitar eremua ere estatuko jendetsuenetan laugarrena da, 1.343.900 biztanle baititu. Espainiako hegoaldeko gune turistiko eta komertzial nagusienetarikoa da, eta kulturaren aldetik Espainiako nabarmenenetarikoa ere, gaur egun espainiar folkloretzat jotzen denaren sorburu.

Interes turistiko handiko hiria da, monumentu, enparantza, lorategi eta eliza kopuru handia baitu. Bere alde historiko-artistikoa Europako nabarmenena da. Bere eraikinik ospetsuenen artean, Giralda (antzinako meskitako alminarra, gaur egun katedraleko kanpandorrea) eta Urrezko Dorrea (Torre del Oro) dira aipagarrienak.

Hiriko Triana, La Macarena, Santa Cruz edota Nervión auzoak dira ezagunenak. 1987an, Nazio Batuen Elkarteko UNESCO sailak Gizateriaren Ondare izendatu zituen katedrala, Giralda eta alkazarra (erregeen jauregia).

Etimologia

Hiriaren izena Hispalis izen zaharrean dago oinarrituta. Izen hau, Ishbiliya (arabieraz: أشبيليّة‎) bihurtu zen musulmanen garaian. Euskarazko izen historikoa Sibilia da, baina Euskaltzaindiaren arabera hiriaren egungo euskal izen arautua Sevilla da[2].

Barrutiak eta auzoak

Udalerria 11 barrutitan banaturik dago eta hauek 108 auzotan.

Historia

Julio Zesar enperadoreak kolonia erromatarra bihurtu zuen, Betis ondoko koloniaren gainetik hobesten. Lehenengo mendean, Hispalis (Sevillaren izen zaharra) Turdetaniako hiririk nagusienetarikoa zen, Kordobak eta Cádizek baino ez gainditua. Denbora gutxian, baina, hiri hauek gainditu zituen Hispalisek. Ptolomeoren garaietan metropoli titulua jaso zuen, eta bisigodoen garaian hiriburu probintziala izan zen, Kordobaren gainetik.

711tik gero, hiria musulmanen menpe gelditu zen, eta Kordobako emirerri behin erorita 1023an, independente bihurtu zen, abbadtarren dinastiaren garaian eta 1091n almorabideek kontrola eskuratu arte. Almorabideek galdutako azkenengo hirietako bat izan zen. 1248ko azaroan, hil batzuetan setiatuta egon ondoren, gaztelarrek okupatu zuten.[3]

Klima

    Datu klimatikoak (Sevilla)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 15.9 17.9 21.2 22.7 26.4 31.0 35.3 35.0 31.6 25.6 20.1 16.6 24.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 10.6 12.2 14.7 16.4 19.7 23.9 27.4 27.2 24.5 19.6 14.8 11.8 18.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.2 6.7 8.2 10.1 13.1 16.7 19.4 19.5 17.5 13.5 9.3 6.9 12.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 65 54 38 57 34 13 2 6 23 62 84 95 533
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 6 6 5 7 4 2 0 0 2 6 6 8 52
Eguzki orduak 179 183 224 234 287 312 351 328 250 218 186 154 2898
Iturria: World Meteorological Organization[4] Agencia Estatal de Meteorología[5]

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1900 1920 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2008
147.271 205.723 302.300 374.138 441.869 545.692 645.817 683.028 684.633 703.206

Ondasun nabarmenak

Monumentuak

Sevillako katedrala eta Indietako Agiritegia

Sevillako monumenturik aipagarrienak munduan ezagunak diren Giralda eta katedrala dira aipagarrienak, baita Santa Cruz auzoa (Sevillako judutegia), Alkazar Errealak (Reales Alcázares), Indietako Agiritegia (Archivo de Indias), Urrezko dorrea (Torre del Oro), Maria Luisa parkea, Espainiako plaza, Amerikako plaza, Arkeologia eta Herri ohitura Museoak, Arte Ederretako Museoa eta Printzeen parkea ere. Kale-turistiko nagusia Sierpes da.

Oso ohikoa da turismoa egiteko kalesa edo gurdien gainean egitea.

Aipatutako eraikin eta monumentu guztiez gain, honako hauek ere garrantzia handikoak dira:

Hércules zumarkalea, Audientzia zaharra, Sevillako Agiritigia, Sevillako Ateneoa, Udaletxea, Caños de Carmona, Errege Mairuaren etxea, Koliseoaren korrala, Enkarnazioko Metropol Parasol, Sevillako harresiak, Lebrijako kondesaren jauregia, Dueñas-eko jauregia, San Telmo jauregia, Yanduri jauregia, Andaluziako parlamentua, Maestranza zezen-plaza, Garaipenaren plaza, Plaza Berria, Txanponaren Etxea, Tabako Fabrika Erreala, Maestranza Antzokia, Lope de Vega Antzokia , Zilar-dorrea, Triana-dorrea, Schindler dorrea' eta abar.

Aste Santua

Cristo de la Salud-en pasoa, 2010ean.

Erramu Igandetik Pazko Igandera 60 ermandade prozesioan joaten dira katedralerantz Aste Santuan, eta 11 ermandadek bi egun lehenago egiten dute katedraletik igaro gabe. 1980an Nazioarteko interes turistikodun jaia deklaratu zuten.

Ekonomia

Gune industrial garrantzitsu bat da Sevilla, teknologia berriei begira, batez ere. Cartuja '93 teknologia-parkeak 11.455 pertsonei ematen die lan, eta probintziaren BPG - Barne Produktu Gordinaren %10 sortzen du, 1.676 milioi euro sortuz eta 311 enpresen langune izanik (horietako % 70ek teknologia berrietan dihardute)

Sevilla Espainiako laugarren biztanleria-gunea da eta ekonomikoki probintzia sendo eta indartsua da. 650.000 pertsonek egiten dute lan hirigune osoan. Era berean, gune industrial nagusi bat da, oihalgintza, saneamendu, kristalgintza, zementu eta bestelako lantegiak biltzen baitira Sevillaren inguruan. Era berean, ontziolak eta hegazkin eta tankeak fabrikatzeko industriak nagusitzen dira hirian.

Edari-fabrika gehien dituen europar hiria da Sevilla.

Kirola

Sevilla FC eta Real Betis Balompié dira hiriko futbol talde nagusiak, elkarren aurkako lehia nabarmena daukate. Sevillak, Sánchez Pizjuán izeneko futbol zelaian jokatzen du, eta Betis taldeak berriz; Benito Villamarín zelaian.

Hiri senidetuak

Sevilla Ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Sevillar ezagunak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 32. arauaː Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak. .
  2. Euskaltzaindiaren 32. araua
  3. O'Callaghan, Joseph F.. (2004). Reconquest and crusade in medieval Spain. University of Pennsylvania Press, 113–116 or. ISBN 978-0-8122-1889-3..
  4. World Weather Information Service - Sevilla. Worldweather.org (Noiz kontsultatua: 2011-04-10).
  5. Valores climatológicos normales: Sevilla Aeropuerto - Agencia Estatal de Meteorología - AEMET. Gobierno de España. .

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) (Ingelesez) Udal webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8717
  • Commonscat Multimedia: Seville / Q8717

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 158998647
  • ISNI: 000000012194675X
  • BNE: XX450867
  • BNF: 11884743h (data)
  • GND: 4054671-8
  • LCCN: n79034966
  • NKC: ge130796
  • NARA: 10044992
  • SUDOC: 088334562
  • ICCU: CFIV151164
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Bilduma digitalak
  • Galiciana: 46198
  • Lekuak
  • OSM: 342563
  • TGN: 7008676
  • INE: 41091
  • Wd Datuak: Q8717
  • Commonscat Multimedia: Seville / Q8717


  • i
  • e
  • a
Aguadulce · Alanís · Albaida del Aljarafe · Alcalá de Guadaíra · Alcalá del Río · Alcolea del Río · Algámitas · Almadén de la Plata · Almensilla · Arahal · Aznalcázar · Aznalcóllar · Badolatosa · Benacazón · Bollullos de la Mitación · Bormujos · Brenes · Burguillos · Camas · Cantillana · Carmona · Carrión de los Céspedes · Casariche · Castilblanco de los Arroyos · Castilleja de Guzmán · Castilleja de la Cuesta · Castilleja del Campo · Cazalla de la Sierra · Cañada Rosal · Constantina · Coria del Río · Coripe · Dos Hermanas · Écija · El Castillo de las Guardas · El Coronil · El Cuervo de Sevilla · El Garrobo · El Madroño · El Pedroso · El Real de la Jara · El Ronquillo · El Rubio · El Saucejo · El Viso del Alcor · Espartinas · Estepa · Fuentes de Andalucía · Gelves · Gerena · Gilena · Gines · Guadalcanal · Guillena · Herrera · Huévar del Aljarafe · Isla Mayor · La Algaba · La Campana · La Lantejuela · La Luisiana · La Puebla de Cazalla · La Puebla de los Infantes · La Puebla del Río · La Rinconada · La Roda de Andalucía · Las Cabezas de San Juan · Las Navas de la Concepción · Lebrija · Lora de Estepa · Lora del Río · Los Corrales · Los Molares · Los Palacios y Villafranca · Mairena del Alcor · Mairena del Aljarafe · Marchena · Marinaleda · Martín de la Jara · Montellano · Morón de la Frontera · Olivares · Osuna · Palomares del Río · Paradas · Pedrera · Peñaflor · Pilas · Pruna · Salteras · San Juan de Aznalfarache · San Nicolás del Puerto · Sanlúcar la Mayor · Santiponce · Sevilla · Tocina · Tomares · Umbrete · Utrera · Valencina de la Concepción · Villamanrique de la Condesa · Villanueva de San Juan · Villanueva del Ariscal · Villanueva del Río y Minas · Villaverde del Río